Sopela: urtarrilaren 30eko GREBA abian

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 30 Abendua 2019 Argitaratua: Astelehena, 30 Abendua 2019

Sopela 30eko greba abianUrtarrilaren 30ean greba: LAN, PENTSIO, BIZITZA DUINA…“Denok ondo bizitzea da xedea”

Krisiaren aitzakian, azken hamarkadetan azkartu den lan eta bizi baldintzen prekarizazioari mugak jarri behar dizkiogu. Bizitza duina bermatuko duten neurrien aldeko mobilizazio dinamikaren hasiera da urtarrilaren 30eko greba.

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen eta sistema publikoaren alde astero mobilizatzen, eta  gainerako talde zein mugimendu sozialei “planto” egiteko beharra plazaratu die.

Eskubide Sozialen Karta sindikatu eta eragile sozial ugarik osatzen dugu.  Orain, pentsiodunen aldarrikapenekin bat eginez, jauzi bat eman dugu eta urtarrilaren 30ean greba orokorrera deitu

Mugimendu Feministak eta gazte zein ikasle eragile askok ere bat egin dute aldarrikapen horiekin: pentsioa denon eskubidea; lan baldintza duinak eta eskubide sozialak (etxebizitza, enplegua…).

Guztion xedea ekoizpen eredu egokia eraikitzea da: jendea, bizitza eta natura erdigunera erakarriz. Eredu honen ardatz nagusiak hauek dira: ondasunen banaketa justua, sektore publikoaren lidergoa, oinarrizko zerbitzuen sistema (publikoa, unibertsala, doakoa), euskaltasunaren normalizazioa, lurraldeen arteko oreka eta jendartearen beharren araberako antolaketa (lehen sektorea, azpiegiturak, salgaiak eta garraio...). Bizitza erdigunean jartzeak zaintza lana ikusaraztea, duintzea eta bermatzea eskatzen du.

Greba batzordea prest

Horregatik, Urtarrilaren 10ean, 19:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean lehen greba batzordea deitu da, elkarte eta pertsona ezberdinen artean greba eguna antolatu eta ezagutzera emateko.

Bisitak: 250

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu