Sopela: Erreferenduma konponbidea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 25 Azaroa 2019 Argitaratua: Astelehena, 25 Azaroa 2019

Sopela erabakitzako eskubideaEkitaldia: azaroaren 26an Gure Esku Dago-ren eskutik

"Erreferenduma konponbidea da" goiburupean ekitaldia antolatu du Sopelako Gure Esku Dago bihar, azaroak 26, Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan. Ekitaldia irekia da eta bertan hartuko dute parte Irantzu Perellok eta Josu Etxaburuk.

Irantzu Perello abokatua da, Abokatu Erabakizaleak erakundeko kidea, eta Proces-aren inguruko epaiaz, euro-aginduaz eta eskubideen urraketaz Catalunya-n arituko da. Josu Etxaburu  Gure Esku-en bozeramailea da eta Gure Esku-ak datozen hilabeteetan abian jarriko duen herri ekimenaren aurkezpena egingo du. Bertaratutako herritarrei hitza emango zaie.

Gure Esku-ren ustez 2019an une historiko bat bizitzen ari gara, aurten Erabakitze Eskubidea guztion agenda politikoetan dagoelako. Espainiako testuinguruan ere, agerikoa da egungo estatu ereduak lurraldetasunaren aferari irtenbide demokratiko bat emateko urteetan izan duen ezintasuna gatazka hori iraunkortuz eta ezin izan dio Calalunyan gatazkari erantzun demokratikoa eman.

Erronka: erreferendum bidez erabakitzea posible egitera

Mehatxuak mehatxu, aukerak ugariak dira, eta demokrazian sakontzeko abagunea ireki dela sinetsita dago Gure Esku eta etapa berria erreferendum bidez erabakitzea posible egitera lortu behar da, erabakitzeko ordua delako. Horregatik Sopelako Gure Esku Dagok datozen hilabetetan gauzatuko den herri ekimenaren aurkezpena egingo du eta etorkizunerako proiektu honetan parte hartzeko deia luzatzen du.

Bisitak: 134

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu