Sopela: %9,5eko langabezia, 641 bizilagun

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Igandea, 13 Urria 2019 Argitaratua: Igandea, 13 Urria 2019

langabezia SopelaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2019ko irailaren amaieran 641 langabetu zeuden. Honek suposatzen du herritarron %9,5.

Emakume gehiago: %11,2ko langabezia emakumeen artean

641 langabetu hauetatik, 372 (%11,2) emakumeak dira eta 269 (%7,8) gizonak.

Adinekoek zailtasun gehiago

646 langabetu hauetatik 339 lagunek 45 urtetik gorakoak dira, alegiak langabetuen %50 baino gehixeago.

Langabezian, aldaketa gutxi

Urtean zehar aldaketa gutxi egon dira, horrela  abenduan, 2018. urtearen amaieran, 655 sopeloztar zeuden langabezian, (%9,7); urtarrilean 660, otsailean 675, martxoan 664, apirilean 686, maiatzean 642, ekainean 646, uztailean 669, abuztuan 684 eta azkenik, orain irailean 641.

Prekarietatea nagusi lanean

Gaur egun, arazorik nabarmena lan prekarioa da; kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi, horrela 2019ko irailaren 228 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 20 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 9 soilik bihurtu da behin betikoak; beste guztiak, alegia 199, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, kontratu gehienak zerbitzuetan izan dira: 175.

Une honetan Bizkaian 11,6ko langabezia dago eta EAEn %10,6

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

Bisitak: 228
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu