Sopelan: %9,7 langabezian 2018.an

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 14 Urtarrila 2019 Argitaratua: Astelehena, 14 Urtarrila 2019

Sopela langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. urtearen amaieran gure herrian 655 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %9,7 eta iaztik hona, zertxobait murriztu dela langabezia, 2017. urtearen amaieran, tasa %10,2koa baitzen.

Emakume gehiago: %11,3ko langabezia emakumeen artean

655 langabetu hauetatik, 373 (%11,3) emakumeak dira eta 282 (%8,2) gizonak. 2017. urtearekin alderatuz, Sopelan, emakumeen artean %11,2ko langabezia zegoen eta gizonen artean %9,2. Ikus daitekeenez, emakumeen artean iazko langabezia tasa errepikatu da, eta gizonena puntu oso bat jeitsi da.

Kontratazioan prekarietatea nagusi
Kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi: 2018eko abenduan 114 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 11 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 3 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 100, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 82 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 25 eta eraikuntzan 7.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

Bisitak: 384

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu