Sopela: 9 gazte epaituak izango dira

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Azteazkena, 09 Urtarrila 2019 Argitaratua: Azteazkena, 09 Urtarrila 2019

Sopela, mural politikoakDatorren asteartean, hilak 15, Getxoko epaitegian 9 gazte epaituak izango dira Sopelan mural politikoak egiteagatik. Hori salatzeko eta gazteei babesa adierazteko zenbait ekimen antolatu dira. 

 

Hitzaldia eta elkarretaratzea

Hitzaldia: GAUR, hilak 9, arratsaldeko 19:30ean hitzaldia izango da Plaza Beltza kulturgunean (Loiola Ander Deuna  40) eta bertan aurkeztuko da “Afrontar la ley mordaza: errepresioaren aurkako gida”. Hitzaldian Gizartearen kriminalizazioaren aurkako plataformako kidea den Carlos E. Hernandezek “Pote-k” hartuko du parte

Elkarretaratzea: urtarrilaren 15ean, goizeko 09.30ean, epaiketa egunean eta epaitegiaren aurrean elkarretaratzea“Adierazpen askatauna ez da delitoa” goiburupean.

Mozal legea ezarri zaie gazteei

Joan den maiatzaren bostean bederatzi gazte identifikatu zituzten Sopelako hondartzan mural politikoen topaketak egiten ari ziren bitartean. Identifikatuoi Herritarren Segurtasunerako Legea, "mozal legea", ezarri zieten eta  isunak eta epaiketarako zitazioak jaso zituzten. Udalak muralok berehala ezabatu zituen. Gertaera hauek direla eta, irailaren 29an, “zentsuraren aurkako eguna” antolatu zen, eta, bestelako ekintzen artean, muralak egin ziren berriro leku berean. Egun hartan, udaltzainek beste gazte bat identifikatu zuten hondartzatik igotzen ari zela, muralekin zerikusia zuelakoan. Kasu honetan ere udalaren jarrera berdina izan zen, eta pertsona honek ere isuna eta epaitegirako zitazioa jaso zituen. 

Eztabaida eta elkartasuna Sopelako plenoan

Udalaren jarrera zentsuratzailea salatzeko eta adierazpen askatasuna defendatzeko, gazte kolektiboak elkarretaratze batzuk egin ditu eta mozioa aurkeztu zuen azaroko Udal Osoko Bilkuran. EHBilduk bideratu zuen gazteon mozioa eta plenoan, aldeko botoan bat egin zuten EHBilduk, Orain Sopelak eta atxiki gabeko zinegotziak: osotara 8 boto alde. PNVk kontrako boto eman zuen (7 boto) eta DB-TU abs zen. Ezustean, PSEko ordezkaria ez zegoelako aretoan, mozioa onartua izan zen.

Mozioaren onarpenak ez du balore praktikorik, Sopelako PNVko udal ordezkariak argi utzi zuelako epaiketek aurrera segituko zutela; baina badu balore sinbolikoa Gobernu Taldeak ez duelako Udal Osoko Bilkuraren babesa. Hain zuzen ere, onartutako mozioaren arabera Sopelako udalak konpromisoa hartzen du adierazpen askatasunari eraso egiten dion ekinbiderik ez hartzeko eta Eusko Jaurlaritzari eskatzeko ez dezala aplikatu Mozal Legea edo adierazpen askatasuna mugatzen duen antzeko legedi errepresiborik.

Bisitak: 598

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu