Hilero 225 sopeloztarrek behar dute DBE-RGIa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Igandea, 30 Abendua 2018 Argitaratua: Igandea, 30 Abendua 2018
View Comments

Sopela RGI

RGI (Renta de Garantía de Ingresos), euskaraz DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko errenta)

Sopeloztarron ia %2ak behar du DBEa.

2018an, batez beste, hilero 225 sopeloztarrek DBEren diru laguntza behar izan dute. Zenbaki honek  sopeloztarron ia %2a da.

Behar kronikoa eta emakume gehiago

Langabezian gertatzen den bezalaxe, emakume gehiago behar dute DBEa gizonak baino, hilero, batez beste 145 emakumek jaso dute DBEa eta 80 gizonek. Batez besteko hileroko datua eman dugu hilabete batetik bestera aldaketak daudelako; dena dela, 2018an zehar Sopelan izandako gorabeherak txikiak dira oso: apirilean eman zen DBE kopururik handiena (233) eta urrian gutxiena, 212. Aldaketa txiki hauek argi adierazten dute DBEren beharra kronikoa dela eta egoera honetan murgildu ondoren, oso zaila dela baliabide ekonomiko nahikoak lortzea lan munduan.

Datu hauek guztiak LANBIDE emanak dira eta bertan datu gehiago azter daitezke: ikasketa maila, adinak, eskatzaileen jatorria etab.

Zer da DBE? (RGI=Renta de garantía de Ingresos)

DBE oinarrizko behar pertsonal eta familiarrei aurre egiteko prestazio ekonomikoa da eta hilero ematen zaie baliabide nahikoak ez dituztenei, lan munduan irtenbide bat bilatzen laguntzeko.

Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke.

Bisitak: 457

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu