Sopela: %10,5eko langabezia, 707 langabetu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Larunbata, 14 Apirila 2018 Argitaratua: Larunbata, 14 Apirila 2018

Sopela %10,5 langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. lehen hiruhilabetekoaren amaieran, martxoaren amaieran hain zuzen ere, gure herrian 707 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %10,5.

Emakume gehiago: %12,1ko langabezia emakumeen artean

707 langabetu hauetatik, 398 (%12,1) emakumeak dira eta 309 (%9) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 30 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 313 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 364 pertsonek dute 45 urte baino gehiago.

Kontratazioan prekarietatea nagusi: 12 behin betiko lan-kontratu soilik

Kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi: 2018ko martxoan 205 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 12 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 8 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 185, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 111 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 47 eta eraikuntzan 47.

Langabezia oso egonkorra da.

Datuak begiratzea besterik ez dago, ohikoa bihurtu den “hobeto” goaz leloa kolokan jartzeko, oraindik ere, oso urrun baikaude 2008ren amaieran, “krisia” baino lehen nolabait esateko, zeuden datuetatik, une hartan 561 langabetu zeuden Sopelan.

Azken hilabetetako datuei erreparatzea ere, nahiko da egonkortasun hau egiaztatzeko horrela 2017ko martxoaren amaieran: 756 langabetu zeuden, 2017ko ekainaren amaieran: 714 langabetu eta 2017ko irailaren amaieran: 721 langabetu, 2017ko abenduan 693.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

Bisitak: 91
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...