Bizkaiko egoitzetako langileen borroka Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Larunbata, 03 Ekaina 2017 Argitaratua: Larunbata, 03 Ekaina 2017

Sopela nagusien borrokaSopela, borrokaren lekukoa

Gaur, ekainak 3, Bizkaiko Egoitzetako eta Eguneko Zentroetako langileek haien borroka ekarri dute Sopelara Bizkaiko Nagusien II Eguna gure herrian ospatu dela baliatuz. Langile hauek urtebete baino gehiago daramate gatazka honetan murgildurik eta 130 egun baino gehiago greban Bizkaiko egoitzetako lan-duintasunaren eta arretaren kalitatearen alde.

Langileon eskakizunak: oinarrizkoak

Langileon aldarrikapenek Bizkaiko Gizarte Ekintzako Foru Diputatua den Isabel Sánchez Roblesen hitzaldia "estali" dute Sopelako udaletxeko plazan, eta berriro ere eskatzen dituzten lau puntu nagusiak gogorarazi dizkiete plazan bildutakoei: 35 orduko lanaldia, eta horrek lan-kargak eta arreta-kalitatea hobetuko ditu; pertsonal gehiago (ratioak hobetu), kontuan hartuz egoitza publikoetan pertsonal bikoitza dagoela, pribatuetan baino; 1.200 euroko soldatara iristea, txandaka eta jai-egunetan lan eginez; eta bajetan estaldura hobetu.

Arazoaren muina: emakumeak izatea

Langileok gatazka honek emakume-aurpegia duela salatu dute behin eta berriro “gure lana, zainketak, gutxi baloratua egotea, eta batzuetan ikusezina ere izatea, ez da txiripa hutsa. Erakundeek aho betean aldarrikatzen dute berdintasuna, parekotasuna, zuzentasuna, kontziliazioa... baina gero, egiaren orduan, demagogia baino ez dela ikusten da”.

Konponbidea Aldundiaren esku

Langileon ustez Bizkaiko Aldundiak du giltza gatazka luze honi amaiera emateko. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko egoitza-plazen %70 baino gehiago finantzatzen du, Diputazioak  jartzen ditu lizitazio-baldintzak, berak markatzen ditu zerbitzua emateko oinarriak, berak -familiekin batera- ordaintzen du zerbitzua, berak -Eusko Jaurlaritzarekin batera- ezartzen ditu pertsonal/erabiltzaile ratioak… beraz “arduragabekeria galanta da Aldundia iheska ibiltzea, horregatik guztiagatik Unai Rementeria da - ahaldun nagusia denez- egoera honen erantzulea, eta exijitzen diogu akordio bat negoziatzeko".

Bisitak: 371
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...