Lan osasunaren nazioarteko eguna. Sopelak baditu gogoan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 01 Maiatza 2017 Argitaratua: Astelehena, 01 Maiatza 2017

Sopela lan istripuakBihar, apirilaren 28an Lan osasunaren nazioarteko eguna da, eta Sopelako EHBilduk ekitaldi xumea deitu du Jauregizar plazako oroigarrian “lan istripuz hildako lagunak, beti gogoan” goiburuarekin. Datuak gogorrak dira oso: iaz 53 langile hil ziren lan istripuetan Euskal Herrian eta aurten, jadanik, 23 pertsonek galdu dute bizitza. Azkena, astelehen honetan, Zornotzan.

19:00etan lore eskaintza eta ohorezko dantza

Jauregizar plazako oroigarrian, 19:00etan lore eskaintza eta ohorezko dantza egingo da lan istripuetan hildako langile guztien omenez, eta aurten gogoan izango da bereziki, A.R.J. 24 urteko gaztea, Sopelako Mec Mec Pizzeria establezimenduko langilea zena, eta zirkulazio istripua izan zuena Gorlizen abenduaren 30ean banaketa egiten ari zenean. Aste bi oso egoera larrian egon ondoren, urtarrilean hil zen.

Jauregizar plazako oroigarria

2010. urtea latza izan zen Sopelan, hiru sopeloztar bizia galdu baitzuten lan istripuetan: Julio, Jesus Mari eta Luis. Bi urte beranduago, 2012an, langile hauen omenez EHBilduko alkatezak Juaregizar plazako monolito hau ezarri zuen.

Bisitak: 242
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...