Justizia Soziala

Sopelan: langabezian aldaketa gutxi, irailaren amaieran 721 langabetu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Igandea, 15 Urria 2017 Argitaratua: Igandea, 15 Urria 2017

Sopela langabezia Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2017. Irailaren amaieran, gure herrian 721 langabetu zeuden.

 

Emakume eta adinekoak gehiago

721 langabetu hauetatik, 399 emakume eta 322 gizonak ziren. Adin tarteari dagokionez, 36 lagunek 25 urte baino gutxiago dute; 321 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 364 pertsonek dute 45 urte baino gehiago.

 

Kontratazioan prekarietatea nagusi

Argi dago kontratazioan prekarietatea nagusitzen dela; kontratazio mota aztertzen badugu, 2017ko irailean 238 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 29 bakarrik behin betikoak izan dira eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 12 bakarrik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 197, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 162 kontratu zerbitzuetan izan dira; industrian 50, eraikuntzan 26 eta bat ere ez lehen sektorean.

  • 2016ko abenduaren amaieran: 769 langabetu
    2017ko martxoaren amaieran: 756 langabetu
    2017ko ekainaren amaieran: 714 langabetu
    2017ko irailaren amaieran: 721 langabetu

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira. (SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal)

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelak ere bat egin du Frankismo garaiko krimenen aurkako auzian

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 31 Uztaila 2017 Argitaratua: Astelehena, 31 Uztaila 2017

Maria ServiniHainbat herritan aurkezten ari dira proposizioak udalek parte har dezaten Argentinako Maria Servini epailak zabaldu duen Frankismo garaiko krimenen aurkako auzian (causa 4591/10 en el juzgado Nacional en lo criminal y corrección federal nº 1 de Buenos Aires Argentina).

Sopelan ere, azken udal osoko bilkuran gai hau mahairatu zen eta talde guztiek aho batez bat egin zuten eskaerarekin. Orain Sopelako eledunak irakurri zuen testua, eta jarraian talde guztiek haien adostasuna adierazi zuten.Txosten Juridikoen arabera ba omen daude zailtasunak eta ezintasunak udal batek zuzen-zuzen parte har dezan nazioarteko maila epai batean; baina talde guztiek, nola edo hala, gai hau aurrera eraman dadin eskatu zuten.

Argazkian Maria Servini epailea eta interesgarria delakoan ikus EUSKAL MEMORIA

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan, urte erdia pasata 714 langabetu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Asteartea, 18 Uztaila 2017 Argitaratua: Asteartea, 18 Uztaila 2017

langabezia SopelanSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2017. urteko ekainaren amaieran, hain zuzen ere, gure herrian 714 langabetu zeuden.

Emakume eta adinekoak gehiago
714 langabetu hauetatik, 392 emakume eta 322 gizonak ziren. Adin tarteari dagokionez, 35 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 326 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 353 pertsonek dute 45 urte baino gehiago.

Kontratazioan prekarietatea nagusi

Argi dago kontratazioan prekarietatea nagusitzen dela; kontratazio mota aztertzen badugu, 2017ko ekainean 286 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 12 bakarrik behin betikoak izan dira eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 8 bakarrik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 266, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 191 kontratu zerbitzuetan izan dira; industrian 64, eraikuntzan 30 eta 1 lehen sektorean.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira. (SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal)

Add a comment
0
0
0
s2smodern

50 familiari iruzurra Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Asteartea, 27 Ekaina 2017 Argitaratua: Asteartea, 27 Ekaina 2017

Iruzurra SopelanAmaieran erdaraz, al final en castellano: Fraude a 50 familias de Sopela

 

Sopelako Bareño auzoko 50 familiari iruzurra egin die etxegile batek. Familia hauek hainbat lur orube erosi zuten Bareño auzoan eta etxegilea, familien dirua jaso ondoren “desagertu” zen. Familia hauek guztiek dirutza ederra galdu dute “kantitateak ezberdinak dira, baina batzuek 50.000 euro galdu ditugu”.

Oso egoera latza
Galdu duten diruaz gain, hainbat lagunek oso egoera latza bizi izan dute bankuekin zeuzkaten kredituak ordaindu ahal izateko epeak bukatzen zirelako eta etxea eskuratzen ez zutelako, edo alokairuzko etxeetan egon behar izan direlako aurreikusitakoa baino denbora askoz gehiago, edota arazoak seme – alabak eskolan matrikulatu ahal izateko ezin zutelako justifikatu errolda Sopelan zeukatenik.

Plenoan mahairatu da gatazka hau

Auzokide hauen egoera Udal Osoko Bilkurara heldu da (ekainak 27), hain zuzen ere, Sopelako EHBilduk, kaltetuak izan diren familia batzuekin hitz egin ondoren, eskaera egin du plenoan udalaren aholkularitza juridikoa eta teknikoa auzotar hauen zerbitzua jar dadin eskatuz eta egin beharreko tramite tekniko guztiak ahalik eta gehien bizkor daitezen. Udal talde guztiek ontzat eman dute eskaera hau, eta alkateak aurreratu du beharrezkoa balitz eta lagungarria ikusiko balitz, Udala aztertzen ari dela epaiketan aurkeztea.

Etxegilea: Aitor Navas lanzagorta

“Porrot” egin duen enpresa Rehabilitaciones Integrales y Accesibilidad 2012 SL. da (RIA 2012) eta Sopelako EHBilduk salatu du etxegile hori Aitor Navas Lanzagorta dela. Aitor Navas Lanzagorta enpresa horren kudeatzaile bakarra zen eta interneten miaketa xumea eginez, erraz aurki daiteke “pertsonaia” honek 9 eraikuntza-enpresatan ardurak izan dituela Kudeatzaile Bakarra moduan edo beste kide batekin.

Aitor Navasek bere burua zuritzeko hilabete oso bat koman egon zela adierazi zuen 2016ko urtarrilean auto istripua izan ondoren, hilabete hori bukatutakoan beste zazpi eman zituen ospitalean sendatzeko. Interneten egindako miaketa arinean erraz konproba daiteke 2016ko uztailean Aitor Navas Lanzagortak Merkataritza Erregistroan berriro ere agertzen dela beste enpresa baten Kudeatzaile Bakarra moduan: Navas Canales Gestión SL .

 


Fraude a 50 familias de Sopela.

Un constructor ha causado pérdidas a más de 50 familias sopelostarras en la zona de Bareño al desaparecer con el dinero. Estas familias compraron un terreno en dicha zona y el constructor “desaparecio” posteriormente. Aunque las cantidades varían de un caso a otros, algunas familias han perdido más de 50.000 euros.

Situaciones muy serias
Además del dinero perdido, muchas familias se han encontrado con otras series de problemas añadidos, como dificultades para hacer frente a los créditos bancarios que finalizaban su plazo y ellos no obtenían su vivienda, largas temporadas en alquiler por un periodo muy superior al inicialmente previsto o problemas para matricular a los hijos e hijas en la escuela por no poder justificar el empadronamiento en Sopela.

Esta situación llega al pleno de Sopela

La situación de estos vecinos tuvo su reflejo en el pleno municipal (27 de julio). EHBldu de Sopela, tras reunirse con algunas de las familias afectadas, realizó una petición en pleno para que los servicios jurídicos y técnicos del ayuntamiento colaboren con estos vecinos agilizando todos los trámites necesarios. Todos los grupos con representación en el ayuntamiento sopeloztarra aceptaron esta petición y el alcalde adelanto que si se ve conveniente y necesario, se está estudiando la posibilidad de personarse en el juicio.

Constructor: Aitor Navas lanzagorta

La empresa que “ha quebrado” es Rehabilitaciones Integrales y Accesibilidad 2012 SL. (RIA 2012) y EHBildu de Sopela hizo público que el nombre del constructor es Aitor Navas Lanzagorta. Aitor Navas era el administrador único de esta empresa y un simple seguimiento en internet muestra que este “constructor” ha sido Administrador único o con otro socio en 9 empresas constructoras.

Este “constructor” alegó que en enero del 2016 tuvo un accidente de coche y que posteriormente permaneció un mes en coma y otros seis hospitalizado. Ese mismo rastreo por internet muestra que con fecha 22 de julio de 2016 se inscribe en el Registro Mercantil el nombramiento de Aitor Navas Lanzagorta como Administrador Único de una nueva sociedad: Navas Canales Gestion SL (Fuente: Boletín Oficial del Registro Mercantil)

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ospitalea dela eta, batzarra

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Asteartea, 13 Ekaina 2017 Argitaratua: Asteartea, 13 Ekaina 2017

urduliz ospitalea

 

Uribe Ospitalea plataformak deitua

Sopelako udalak martxan jarritako prozesu parte-hartzailea dela eta, bihar (hilak 14) batzarra egingo du Uribe Ospitalea plataformak. Batzarra Kurtzion Kultur Etxean izango da 19:00etan eta gonbitea egiten zaie interesatu guztiei batzarrean bertaratzeko.

Kurtzion, bihar asteazkena, 19:00etan

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...