Jaiak

Sopelako jaiak: kartel lehiaketa abian

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 10 Apirila 2017 Argitaratua: Astelehena, 10 Apirila 2017

Sopelako jaiakSopelako Jai Batzordeak bultzaturik, zabalik dago Sopelako jaien kartel lehiaketan parte hartzeko epea, eta lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 7a (igandea) izango da, 20:00ak arte.

Lehiaketan nahi duten guztiek har dezakete parte, banaka edo taldeka, baina egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Kartelaren gaia eta testua, ezinbestean, jaiekin zerikusia eduki beharko du eta teknika eta kolorea libreak dira. Lanak euskarri zurrunean edo euskarri informatikoan aurkez daitezke.

Lehiaketaren epaimahaia Zirrimarra elkartea izango da eta sari nagusia (18 urtetik gorakoentzat) 300 euro eta beste 200 euroko bonoa herriko denda batean gastatzeko izango da. Sari nagusi honez gain, badaude beste batzuk egile sopeloztar onenari eta adinaren arabera beste hainbat kategoria daude. Lan guztien erakusketa egingo da Kurtzio Kultur Etxean ekainaren 1etik uztailaren 3a arte.

Informazio gehiago: kultura@sopela.eus / 94 406 55 05 eta udala.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako Jaietako txosnen instalaziorako eskaera epea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Asteartea, 21 Martxoa 2017 Argitaratua: Asteartea, 21 Martxoa 2017

Jaiak Sopelan

Sopelako Jai Batzordeak San Pedro Jaietako txosnen eta kanpo-barren instalaziorako eskaera egiteko epea jakinarazi du.

Eskaerak apirilaren 10etik maiatzaren 19ra arte egin daitezke.

Irakur ezazue: Sopelako jaiak guztionak izateko, Jai Batzodea abian

Argazkian: 2016ko San Pedro eta Karmeneko jaien egitarauen aurkezpena. © SOPELAKO JAI BATZORDEA

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako jaiak guztionak izateko, Jai Batzodea abian

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Larunbata, 11 Martxoa 2017 Argitaratua: Larunbata, 11 Martxoa 2017

Sopelako jai batzordeaJai batzordea: astelehenean 19:00etan Kurtzion.

Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak bilera egingo du astelehenean, martxoak 13, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Jai Batzordea irekia da eta edozein herritar bertara joan daiteke, betekizun bakarra herriko jaien antolakuntzan parte hartzeko gogoak izatea da “jai batzordearen arduraduna zu zeu zarelako”.

“Sopela eta Larrabasterrako jaien antolakuntzan parte hartu nahi duzu? Zer hobetuko zenuke? Ideia zoragarriaren bat buruan duzu jaietarako?” Horrela luzatu du gonbitea Jai Batzordeak denon gustuko jai herrikoiak, anitzak, euskaldunak, parekideak eta koloretsuak gauzatzeko. Gainera, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko Jai Batzordeak aukera ematen du e-mailez sopelakojaibatzordea@hotmail.com , Facebook-en sopelakojaibatzordea eta Twitter-en @sopelakojaibatzordea bitartez.

Jai Batzordean Sopela eta Larrabasterrako hainbat eragilek parte hartzen dute: kultur eta kirol taldeak, merkatariak, guraso elkarteak, kuadrilak... eta guztion esku dago kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak, kale ikuskizunak, kuadrilen jokoak…. alegia, jaien atal guztien inguruko erabakiak. (argazkian Larrabasterako Herri Bazkaria)


Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Gazte koadrilen inauteriak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 20 Otsaila 2017 Argitaratua: Astelehena, 20 Otsaila 2017

Sopela gazte inauteriak

 

“Badatoz INAUTERIAK!!.. otsailaren 25ean gorde zita eta atera mozorroa egun potentea datorrela!” Horrela iragarri dute Sopelako Gazte Koadrilek antolatu dituzten ekintzak inauterietarako.

Aurtengo Gaia: HISTORIA

Gazte koadrilek irudimena astintzeko gonbitea egin eta mozorrotzeko animatzen dute. Aurten aukeratu duten gaia historia da, “pertsonai historikoa izan daiteke, garai bat, historian ahaztutako objektu bat, zibilizazio galdu bat...” Mozorro onenak MAKILA jasoko du!!

Egunean zehar

Jaiari hasiera emateko herri bazkaria izango da 14:30ean Ander Deuna Ikastolan; tiketak Laiak tabernan eta Ugari supermerkatuan daude salgai 10€tan otsailaren 23 arte eta menua aukeran: barazkijalea edo haragiduna. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, 10 euro horiek ez dira bazkaria ordaintzeko soilik, egun osoko egitarau ordaintzeko baizik. Jarraian, 17:00etatik aurrera mozorro desfilea egingo dute koadrilek eta horretarako abestia bidal daiteke  sopekoor@gmail.com helbidera otsailaren 24a baino lehen.

Arratsaldean giroan jarraitzeko, 19:30ean poteoa egingo da herritik POLEKELEKE ELEKTROTXARANGAK girotua.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Kanpaikadak 2016

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 12 Abendua 2016 Argitaratua: Astelehena, 12 Abendua 2016

Aurten ere KANPAIKADAK lagunekin ospatu nahi?? Abenduaren 17an gaueko 22.00tan Sopelako kuadrillak kanpaikadak antolatu dituzte Sopelako Kioskoan!! Herrian festa eta giroa sortuko duen egitaraua prestatu dute, kuadrilla, Sopeloztar edota herri bizi-lagun guztientzat!
19.00tan KOKTEL POTEOA emago dio gabari hasiera. Taberna hauetan eskatu dezakezue koktela 1.5€ren truke; LAIAK, LURREN, VÖLKER, TXINDOR, CHEROKEE, ARDO BERRI, ERROIA, EZ DAKIT. Sortu zuen ibilbidea eta taberna guztietako koktelak dastatu. Tabernetan puntuaketa taula aurkituko duzue, zuen puntuazioa eman eta han bertan utzi bozka! Puntu gehien lortzen duen tabernak, aurtengo koktel irabazlearen oroigarria jasoko du!
Jantzi zuen arropa dotoreenak, ekarri txanpaina eta ondo pasatzeko gogoak! Bertan, 1€ren truke mahatsak izango dira!
Bidez batez, gogoarazten dizuegu, LURREN, LAIAK eta DENVER tabernetan BONO-LAGUNTZAK salgai daudela; koadrillek urte osoa ekintzaz betetzeko bideratuko dute dirua. OTZARA IRABAZTEKO aukera egongo da laguntzen dutenen artean. Zozketa kanpaikadak baino lehen izango da!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...