Jaiak

Sopelako jai batzordeak Sopelako Udala kritikatu du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Ostirala, 13 Maiatza 2016 Argitaratua: Ostirala, 13 Maiatza 2016

plasticos

Sopelako jai batzordeak hiletako "negoziaketak" bukatu ondoren, Udala gogor kritikatu egin du burujabetasuna galdu daualako eta kritikotasunez jotzen du EAJren jarrera partidista. "ezin gara instituzioen menpe egon, gure erabakiak, alderdi politikoen eta instituzioen interesen menpeetara egokituz"

 

Sopelako jai batzordeak hedatutako mezua:

Azken urteetan Sopelako eta Larrabasterrako Jai Batzordea lanean aritu da jai euskaldun, parekide, parte-hartzaile eta herrikoi batzuen alde. Herriko hainbat eragileek hartu dute parte proiektu honetan. Bultzatu dugun jai ereduak herriari eman diona izugarria izan da: koadrilen jaitsiera eta jokoak; Sopelako Ametsen Gunea, umeen eta familien gunean abian jarritako txoko parte-hartzaile koloretsua, eta Larrabasterran Akanpada Familiarra; auzokideek antolatutako herri-bazkari jendetsuak, kirol txapelketa herritarrak; jaietako ekintza guztietan balio zehatzak berma daitezen ahalbideratu dugu (euskararen erabilera, parekidetasuna eta aniztasuna); jaietako guneen arteko integrazioa bermatu dugu, guneen kokalekuekin jokatuz, jai integral batzuk lortuz: Sopelan Udaletxeko Plazatik Zipiriñeraino eta Larrabasterran txosnak Urkotik auzora hurbilduz.

Hain zuzen ere, aurten guneen kokalekuen inguruan izan dugu arazoa. Egungo Udal Gobernuak hasieratik argi izan du Txosna Gunea ez zuela azken urteetako kokalekuan mantenduko: elizaldean. Bi izan dira arrazoi nagusiak: alde batetik, Jauregizar Plazaren inguruan aurreikusi dituzten obrak; bestetik, auzokideen kexak.

Zergatik aldatu txosna gunea? Zergatik beste guneak ez dira kokalekuz aldatzen? Non gelditzen da Jai Batzordearen erabakitzeko ahalmena?. Aurtengo jaien prestaketan Udalaren jarrera oso negatibotzat jotzen dugu, jaientzat guztiz kaltegarria. Jai Batzordearen askatasuna murriztu dute, guretzat oinarrizkoa den gune bat kaltetuz.

Jai Batzordearentzat elizaldearen kokalekua oso egokitzat jo da azken urteetan: txosnak herriko erdigunean egon behar dutela argi ikusi dugu hasieratik. Gogora dezagun Txosna Gunea Loroñon kokatzen zirela, gure Jai Batzordea sortu aurretik. Txosna gunea baztertzea eta isolatzea besterik ez zuen lortzen kokaleku horrek. Egungo Udal Gobernuarentzat, txosnen kokalekurik egokiena Loroño zen. Hau ikusita, Jai batzordeak udalarekin kontaktuan jarri zen eta txosnen kokalekuarekin zuten arazoa zela eta negoziaketa batean murgiltzea erabaki genuen.

EAJ-ak gidatutako Udal Gobernuak berehala ulertu zuen Loroño kokalekutzat hartzea gure jai eredu integralaren kontra zihoala eta Jai Batzordearekin batera bestelako kokaleku batzuen bila aritu izan da. EAJ-ren planteamendua, Txosna Gunea urterik urtera errotatzea izan da, hau da, urtero txosnen kokalekua aldatzea, beti ere erdigunean, gure aldarrikapenei men eginez. Hainbat aukera aztertu ditugu: Artaza parkearen ingurunea, Gernika Plaza... Elizaldea ordezkatzeko alternatibetako bat, Zipiri kalea izan da (elizaldeko errotondatik Landa Doktorea kaleraino). Aukera hori ere egokitzat jo genuen une baten, baina kokalekua ondo eta sakon aztertu ondoren, alternatiba hori baztertzea erabaki genuen. Txosnak “periferikoak” bihurtzen dira, tokiak berak ez du txosnen guneak izan beharko lukeen giroa bermatzen. Azkenik, trafikoan ere eragiten zuen Zipiri kaleko alternatibak, kotxeak herriko erdigunetik bidaliz.

Jai Batzordearen baitan eztabaida asko izan ditugu gai honen inguruan eta gure taldean gai hau abordatzeko iritzi eta jarrera desberdinak koordinatzea ez da erraza izan. Jai Batzordearentzat herriko jaiekin aurrera jarraitzea izan da helburua. Horregatik, negoziazioetan sartu ginen udal gobernuarekin, jakinda negoziazio horiek gure erabaki ahalmena murrizten zutela, noski. Baina jaiak salbatu behar genituela uste genuen.

Alternatiba hori albo batera utziz, bazirudien bestelako aukerarik ez zegoela. Orduan, Jai Batzordeak proposatutako aukera bat posiblea dela ulertu du udalak, Elizaldearen azken alternatiba gisa: Akilino Arriola kaletik abiatuta, Loroño kalean bertan, udaletxearen ondoan. Sopelako erdigunean.

Add a comment

Gehiago irakurri: Sopelako jai batzordeak Sopelako Udala kritikatu du

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako jai batzordea Martxan da!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Ostirala, 19 Otsaila 2016 Argitaratua: Ostirala, 19 Otsaila 2016

jaibatzMusika

Pasan astean jarri zen martxan Sopelako jaietako Jai Batzordea. Musika lantaldeari dagokion kontzertuen kudeaketa ahalik eta irekien izateko, galdera zehatz bat bota dute:

ZEIN MUSIKA TALDE NAHIKO ZENUKETEN SOPELA ETA LARRABASTERRAKO JAIETAN ENTZUN?

Jasotzen diren musika talde guztien artean, aukeraketa bat egingo dute (kontuan hartuko diren irizpideen artean: emakumezkoen taldeak izatea, musika genero ezberdinak, agenda...). Ondoren aukeratutakoen zerrenda jai Batzordeko Facebook-en jarriko da herritarek bozka dezaten !

Galderari erantzuna emateko :

sopelakojaibatzordea@hotmail.com

https://www.facebook.com/sopelakojaibatzordea

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu