2020ko Sopelako Kanpaikada Aurreratuak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Ostirala, 13 Abendua 2019 Argitaratua: Ostirala, 13 Abendua 2019

2020ko Sopelako Kanpaikada AurreratuakUrtero lez, abenduaren 14an, zapatua, Sopelan kanpaikada aurreratuak ospatuko doguz Kuadrillon eskutik. Aurten, zehazki, Txokoholic kuadrillak emongo dauz pasadan urtean egin eban moduan.

Orain arte, Sopelako musika kioskoan egin dogu ekintza hau, baina aurten udaletxean egiteko aukera emon deuskue, eta horrela egingo dogu, herriko jaietan txupina egiten da erara.

Aurtengo egitaraua ordura arte euki dogun erakargarriena dala esan daikegu. 18:00etan mundu guztiarentzako txokolatada bategaz hasiko gara udaletxeko enparantzan. Ordu bete geroago, 19:00etan kuadrillok eta gura dauan beste edonork poteoa hasiko dogu herriko taberna desbardinetatik (Laubide, Alemana, Frontoia, Lurren eta Laiak). Poteoa dinamizatzeko Burrunba Elektrotxaranga eukiko dogu gugaz ibilbide osoan zehar.

22:00etan Kanpaikadak hasiko dira, eta ez eizue ahaztu udaletxeko plazan bertan salgai eukiko doguzan mahatsak erostea, benetako kanpaikaden egitarau bera jarraituko dogu eta! Kanpaikadetan, gainera, gabonetako otzara bat zozkatuko da. Oraindik ez badaukazu zozketako txartelik, bihar udaletxeko enparantzan erosi ahal izango dozuz zozketa baino lehen. Amaitzeko, 22:30etan, Urte Barri Aurreratua ospatu eta gero, musika kioskoan gabon kanten lehiaketaz gozatu ahal izango dogu, eta guztiok gagoz abestera gonbidatuta nahiz eta gure abotsek euria erakarri ahal daben.

Amaitzeko, gabon kanten lehiaketa amaitu eta gero, ez eizue alde egin Sopelako tabernetan giro paregabea egongo da eta! Anima zaiteze eta etorri gugaz Urte Barri aurreratua Sopelan ospatzera!

Bisitak: 195

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu