VI. udaberriko jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 06 Maiatza 2019 Argitaratua: Astelehena, 06 Maiatza 2019

Sopela Meñakoz

 

Asteburu honetan, Meñakoz Kultur Elkarteak, VI. Udaberriko jaia ospatu du Larrabasterrako Urgitxietan plazan.

Larunbatean, maiatzak 4 18:00etatik aurrera “Dantza Plaza” egin zuten eta igandean, hilak 5, 12:15etatik aurrera elkarteko hainbat kidek alaitu zuten goiza: Sopelako joaldunek, txalapartariek, pandero joleek eta trikitilariek.

Geroxeago Meñakoz eta Eguzkilore taldeko kideek euskal dantzen erakusketa egin zituzten  14:00ak arte. Taldeko argazkia egin ondoren, bukatzeko triki-poteoa Panderojole eta Sopela kantarik lagundurik.

Bisitak: 277
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu