Larrabasterrako jaien pregoia.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Asteartea, 18 Uztaila 2017 Argitaratua: Asteartea, 18 Uztaila 2017

Larrabasterra jaiakLarrabasterrako jaiak amaiturik hona hemen Sopelako Koadrilen Koordinakundeak irakurritako pregoia:

Gaur Sopelako Koadrilen Koordinakundeari egokitu zaigu pregoia emotea. Orain dala 4 urte eskas ondorioztatu zan Sopelako koadrilen denpora librea gestionatzerako orduan hutsunea zegoela. Eta nor hobe gu geu baino hutsunea mamiz betetzeko? Horrela ekin genion, beraz, koadrilen saretzeari. Eta, esan beharra dago, sortu zenetik gaur arte koadrilen arteko harremana sendotzeaz gain, herria bizitasunez betetzeko gogoak puztu direzela. 

Burujabetzatik abiatuta, eta sormena tresna gisa erabiliz, egun osoko planak, bazkariak, parrandak, zein jolasak antolatzen doguz asanbladetan eztabaidatutakoaren harira. Geure beharrak eta nahiak plazaratuz, dantza, kanta ta barre egiteko espazioak eraikiz. 

Jarrera guztiak, baina, ez dira onargarriak. Jaiak errealitatetik isolatutako burbuila moduan ulertu izan ditugu, jai-giroan dena legitimoa dela uste izan dugu, mugarik gabeko askatasunaz goza dezakegula. Baina hori ez da horrela, eta nazkatuta gaude mugak zapaltzen dituzten zapaltzaileez. Sexista, homofobo, transfobo, xenofobo eta aporofoboez. Erasotzaileek ez dute lekurik izango Larrabasterrako jaietan, ez inon. 

Aniztasuna, horizontaltasuna eta errespetua aldarrikatzen ditugu. Eta ez dugu kontrako jarrerarik onartuko. Jaiak danonak baitira, eta ez boteretutako gutxiengo batenak.
Hurbil gaitezen, beraz, gurpildun aulkietan, peluka afroekin, zelulitisarekin, Boliviatik edo Senegaletik, Mendieta kaletik, hiru titirekin eta sei izterrekin, totelka, hemen daudenekin, eta falta direnekin, praka otxenteroekin.

Hurbil gaitezen atzeraka, diagonalean, brillantinaz beteta, itsu eta gor, gizonez jantzitako emakumez, emakumez jantzitako gizonez, betaurreko fosforitoekin. 
Hurbil gaitezen sei edo hirurogeita hamasei urterekin, zimurrez betetako azalarekin, bakarti, edo lagunei itsatsita, aldarrikatzaile, umil eta txoriburu. 
Hurbil gaitezen danok Larrabasterrako jaietara! 

Gora Larrabasterrako Jaiak


Bisitak: 208
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...