Sopelako jaiak: Pregoia

Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Osteguna, 29 Ekaina 2017

Sopela pregoia

Sopela emakume kirolariakJaien egitaraua: Hona hemen jaien egitaraua

 

Aurten Sopelako San Pedrotan emakume kirolariek eman diote hasiera jaiari. Hona hemen udaletxeko balkoitik atzo irakurritako pregoia:

 

Arrastion Sopela! Aurten, egunerokoan ezkutuan mantentzen gaituzten emakume kirolariok emango diegu San Pedro jaiei hasiera.
Noelia Akarregi: Bizitza osoa gimnasia erritmikoari eskainia.
Sare Begoña: Betidanik Sopelako saskibaloi taldean aritu dena.
Leticia Canales: Sopelako olatuak hartzen hasi eta mundu osoan zehar maila gorenean dabilen surflaria.
Oihane Hernandez: Etorkizun oparoa duen Athleticeko jokalaria.
Sol Lacoste:Txikitatik Sopelako MUS igeriketa taldean dabilen igerilaria.
Maite Lejonagoitia: Kureneko pelotaria. Aitzindaria palaz eta eskuz.
Raquel Valcuende: Distantzia motzeko eta abiadura azkarreko korrikalaria Berangoko atletismo klubean.

Hala ere, hona igo garenak ez gara denak. Balkoi hau oso txiki geratzen da emakume kirolarion handitasunarentzat. Hau ez zen posible izango orain dela urte batzuk. Batetik, emakumerik apenas ibiltzen zelako kirolean, eta bestetik, emakumeok eszenariora gizonei garaipena saritu eta lore sortak eta muxuak ematera soilik igotzen ginelako.

Izan ere, emakumeok desplazatuak egon gara toki publiko guztietan: frontoietan, futbol zelaietan, itsasoan, errepideetan… Baita kirola ez den beste arlo askotan ere. Gauzak apurka apurka aldatzen ari dira. Oihartzun eta presentzia handiagoa lortzen ari gara. Baina kirolean ere oraindik asko falta da bereizketari amaiera emateko.

Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu aukera hau eman izanagatik. Gaur beldur eszenikoa gainditu dugu balkoi honetatik jaiei hasiera emateko. Eta modu berean jarraitu behar dugu beldur eszenikoa gainditzen eguneroko entrenamendu, erakustaldi, txapelketa, partidu eta lasterketetan. Horrela soilik lortuko bai tugu emakumeok kirolean merezi dugun lekua izatea.

Gaur, aukera hau baliatuz, hauxe gogoratu nahi dugu: Sopelan zorte handia daukagu inguru berdeaz gain itsas bazter eta hondartza zoragarriak ditugulako. Ni hemen hasi nintzen surfean eta, txapelketetan munduko beste itsaso batzuetan nagoenean ere, gurea izaten dut gogoan. Gure itsas mina izaten dut...

Itsasoak lurraldeak eta kontinenteak lotzen ditu. Lokarria da. Bizia da. Olatuzko elkartasuna da. Baina zoritxarrez…, gizakiok hondatzen ari gara. Horregatik aukera hau aprobetxatu nahi dugu itsasoa ZAINDU EGIN BEHAR DUGULA aldarrikatzeko.

Es sorprendente cómo lo que no hemos conseguido las mujeres deportistas mediante nuestro trabajo y sacrificio del día a día lo ha conseguido un cable de 6600 kilometros, el cual ha puesto a Sopela en la primera plana de todos los medios. Nosotras no unimos Europa con Estados Unidos, ni somos un proyecto multi millonario, pero podemos hacer disfrutar a muchísima gente. Por eso os animamos a que acudáis a nuestros partidos y competiciones y así ser el último impulso para que de una vez por todas el deporte femenino tenga el prestigio y lugar que se merece en nuestra sociedad.

Gaur SanPedro bezpera izateaz gain, askapen afektibo sexualaren aldeko nazioarteko eguna ere bada. Lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual… Norberak bere identitatea eta joera afektibo sexuala askatasunez bizi eta gozatzeko eskubidea duela aldarrikatzeko. Eta bide honetatik, emakumeok bai eta ez esateko askatasuna ere aldarrikatzen dugu.

Decimos SÍ a la multiculturalidad, SÍ a la igualdad de género, SÍ a la libertad y diversidad sexual, y como no, SÍ al deporte femenino. Así mismo, decimos NO a los rolles impuestos por la sociedad, NO al miedo que pasamos a las noches cuando volvemos a casa, NO a las dificultades que nos impiden ser lo que realmente somos y , por supuesto, NO a l a superioridad de los hombres en el deporte.

Jaietan, inoiz baino ozenago ezetza ezetz dela diogu. Horregatik, aurten, aurrerapausu bat eman eta txosnetan eraso sexisten aurkako protokoloa ezarriko da. Beraz, egon adi egun hauetan egingo diren ekintza eta irakurketei.

En las txoznas se establecerá un protocolo contra las agresiones sexuales. Y recordad que se llevarán a cabo lecturas de textos y diferentes actividades contra estas actitudes.

Datozen bost egunetan goza dezagun oztopoak oztopo herriaren lanari esker antolatu diren jai herrikoi, euskaldun, parekide eta zoragarri hauetaz. Bereziki gogoan ditugu falta direnak. Jai hauetaz disfrutatzerik izango ez dutenak. Gora Sopela eta Sopeloztarrak!!!

Bisitak: 250
0
0
0
s2sdefault