Jaiak

2020ko Sopelako Kanpaikada Aurreratuak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Ostirala, 13 Abendua 2019 Argitaratua: Ostirala, 13 Abendua 2019

2020ko Sopelako Kanpaikada AurreratuakUrtero lez, abenduaren 14an, zapatua, Sopelan kanpaikada aurreratuak ospatuko doguz Kuadrillon eskutik. Aurten, zehazki, Txokoholic kuadrillak emongo dauz pasadan urtean egin eban moduan.

Orain arte, Sopelako musika kioskoan egin dogu ekintza hau, baina aurten udaletxean egiteko aukera emon deuskue, eta horrela egingo dogu, herriko jaietan txupina egiten da erara.

Aurtengo egitaraua ordura arte euki dogun erakargarriena dala esan daikegu. 18:00etan mundu guztiarentzako txokolatada bategaz hasiko gara udaletxeko enparantzan. Ordu bete geroago, 19:00etan kuadrillok eta gura dauan beste edonork poteoa hasiko dogu herriko taberna desbardinetatik (Laubide, Alemana, Frontoia, Lurren eta Laiak). Poteoa dinamizatzeko Burrunba Elektrotxaranga eukiko dogu gugaz ibilbide osoan zehar.

22:00etan Kanpaikadak hasiko dira, eta ez eizue ahaztu udaletxeko plazan bertan salgai eukiko doguzan mahatsak erostea, benetako kanpaikaden egitarau bera jarraituko dogu eta! Kanpaikadetan, gainera, gabonetako otzara bat zozkatuko da. Oraindik ez badaukazu zozketako txartelik, bihar udaletxeko enparantzan erosi ahal izango dozuz zozketa baino lehen. Amaitzeko, 22:30etan, Urte Barri Aurreratua ospatu eta gero, musika kioskoan gabon kanten lehiaketaz gozatu ahal izango dogu, eta guztiok gagoz abestera gonbidatuta nahiz eta gure abotsek euria erakarri ahal daben.

Amaitzeko, gabon kanten lehiaketa amaitu eta gero, ez eizue alde egin Sopelako tabernetan giro paregabea egongo da eta! Anima zaiteze eta etorri gugaz Urte Barri aurreratua Sopelan ospatzera!

Add a comment

Sopelako jaiak, ate joka

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Asteartea, 25 Ekaina 2019 Argitaratua: Asteartea, 25 Ekaina 2019

Sopelako jaiak 2019 

 

Ostegunean, hilak 27, 20:30ean Udaletxeko balkoian Pregoia irakurriko da Sopelako musikarien eskutik (Karla Imbert, Xabi Aburruzaga, Roberto Moso, Iñaki Antón, Mikel Bizar, Libe Urrutia, Maitena Aurrekoetxea eta Oihane Aldasoro) eta Txupina Ekin Horri kuadrillaren eskutik, udaletxeko plazan.

Ekitaldi honek hasiera emango dio herriko jaiei.

Hona hemen jai egitaraua

 

 

Add a comment

Kuadrillen eguna 2019 Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Larunbata, 11 Maiatza 2019 Argitaratua: Larunbata, 11 Maiatza 2019

Sopela koadrilak

 

Gaur, maiatzak 11, Sopelako koadrilek haien eguna ospatu dute 13:30ean herri bazkaria eginez udaletxeko plazan.

Bazkalondoaren ostean 17:00etatik 19:00 arte, jolasak izan dituzte eta 19:00etatik aurrera lagunen arteko poteoa DJ ibiltariarekin.

Egun arrakastatsua koadrilak ondo pasatzeko eta bat egiteko Sopelako herri mugimenduaren aldarrikapenekin.

Add a comment

San Joan gaua... gau miragarria

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Igandea, 23 Ekaina 2019 Argitaratua: Igandea, 23 Ekaina 2019

San Joan

 

 

San Joan gaua... gau miragarria

 

 

 

Add a comment

VI. udaberriko jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 06 Maiatza 2019 Argitaratua: Astelehena, 06 Maiatza 2019

Sopela Meñakoz

 

Asteburu honetan, Meñakoz Kultur Elkarteak, VI. Udaberriko jaia ospatu du Larrabasterrako Urgitxietan plazan.

Larunbatean, maiatzak 4 18:00etatik aurrera “Dantza Plaza” egin zuten eta igandean, hilak 5, 12:15etatik aurrera elkarteko hainbat kidek alaitu zuten goiza: Sopelako joaldunek, txalapartariek, pandero joleek eta trikitilariek.

Geroxeago Meñakoz eta Eguzkilore taldeko kideek euskal dantzen erakusketa egin zituzten  14:00ak arte. Taldeko argazkia egin ondoren, bukatzeko triki-poteoa Panderojole eta Sopela kantarik lagundurik.

Add a comment

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu