Euskara

IZAN ZAITEZ BERBALAGUN

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 09 Urria 2011 Argitaratua: Igandea, 09 Urria 2011

Laugarren urtez martxan da Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu nahi duenak zabalik du matrikulatzeko epea. Uribe Kostako mankomunitatean biltzen diren zazpi herrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartu nahi dira, gozatuz eta jende berria ezagutuz  euskara praktikatu, hobetu eta plazara atera dezaten.

 Ekimen honetan, lau pertsona inguruko taldeak elkartuko dira, euskaldun zaharrak eta berriak tartekatuz. Astean ordu betez geratzea adostuko da hasieran, taldekideek beraiek, aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu, zer egin…

 Horrez gain, hilero, Berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira herrietan, (irteerak, afariak…) modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz. 

Talde hauen jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da eta bera arduratuko da taldeen osaketaz, ekintzen antolaketaz eta abar. Iaz 16 talde sortu ziren eta euskaraz mintzatuz, zaletasunak konpartituz eta jende berria ezagutuz, euskaraz berba egiteko gaitasuna eta jariotasuna garatu zuten partaideek. Horrez gain, tailerrak, txangoak, kantu-poteoak, afariak eta Elizondora txangoa ere antolatu ziren, besteak beste. Izandako harrera ona eta arrakasta ikusita, aurten ere egitasmoarekin aurrera egingo da eta izena eman nahi duenak edota informazioa eskuratzeko gogoa duenak, urritik aurrera, eskualde honetako herrietan egingo diren egitasmoaren aurkezpenetara hurbiltzeko aukera izango du,  Berbalagun hurbilagotik ezagutzeko. Jarraian, aurkezpen horien data, ordu eta lekuak doaz: 

GORLIZ: urriak 10, astelehena, 19:00etan Teresiano eraikuntzan-  

PLENTZIA: urriak 11, asteartea, 19:00 Goñi portalean

SOPELA: urriak 13, osteguna, 19:00etan Kurtzio kultur etxean    

URDULIZ: urriak 14, ostirala, 19:00etan Kultur etxean

BERANGO: urriak 18, asteartea, 18:30 Berangoeta Kultur etxean   

LEMOIZ: urriak 19, asteazkena, 19:00etan liburutegian (Armintza)    

BARRIKA: urriak 21, ostirala, 20:00etan Ander Deuna aretoan 

 Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako mankomunitateak diruz lagunduta dago, eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik kudeatzen da.

 Izena emateko:             Telefonoz: 605 77 35 41 (Irantzu)     edo posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Uribe Kostako portuak ezagutzeko aukera paregabea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 03 Urria 2011 Argitaratua: Astelehena, 03 Urria 2011
Aitxu berbatxangoa"Hiru portu, dozenaka bizibide: Armintza arrantzale-herria izan da, Plentzia nabigatzaile edo marinelena, eta Algortan ez da falta izan piloturik. Berbatxango honetan gure portuen iragana eta oraina ezagutuko ditugu. Garena ulertzeko izan ginena gogoratuko dugu, itsasoa, lan egiteko lekua izatetik aisialdirako gune bihurtu dugun honetan”. Berbatxango honetan gidari lana egingo duen Josu Larrañagaren hitzek, ekimen honetan parte hartzeko interesa piztu digute.
 
Sopelako Aitxu! euskara taldeak, Getxoko EGIZU euskara taldearekin batera, Berbatxango berri hau martxan jarri dute. Berbatxangoen helburua bikoitza izaten da. Alde batetik gure inguruko zein Euskal Herriko historia, kultura, ingurua... ezagutzea eta beste aldetik euskaraz hitz egiteko aukera gero eta normalagoa bihurtzea.
 
Uribe Kostako portuak ezagutzeko ekimena datorren domekan, urriaren 9an, burutuko dute. Autobusa Algortatik abaituko da goizeko 9:00etan Kirikiñotik eta 9:15etan Sopelako elizan bertan egongo diren guztiak hartuko dituzte bidaiari hasiera emateko. Aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako bi telefono zenbaki guztion eskura ipini dituzte. Aitxukoek telefono honetara deitzeko gonbidapena egin dute: 674829618. Bestela helbide elektroniko honetara mezua bidaltzen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Algortatik aterako direnentzat aldiz telefono hau duzue eskura: 619935541. Nagusiek 3 € ordaindu beharko dute eta umeek dohainik joango dira. Goizean zehar piskolabisa emango dute.
 
Gure historia eta ingurua euskaraz deskubritzeko aukera paregabea.
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gure kostaldean dauden altxorrak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 11 Iraila 2011 Argitaratua: Igandea, 11 Iraila 2011

{youtube}WB4jr3MSklI{/youtube}

Igande goizean Aitxu! euskara taldeak, Getxoko Egizu taldekoekin batera, berbatxango interesgarri bat burutu dute. Bi biologen laguntzarekin gure kostaldean dagoen landareria eta fauna gehiago ezagutu dute. Sopelatik Aizkorrira oinez joan dira eta hainbat lekuetan geldialdiak egin dituzte azalpen interesgarriak jarraitzeko.

Berbatxangoak aspaldin martxan ipini zituzten Sopelako ingurua euskaraz ezagutzeko. Datozen hilabetetan beste bi txango iragarri dituzte. Hurrengoa urrian izango da eta Uribe Kostako kaien historia ezagutzeko aukera eskainiko du. Adi egon! Hemen landareriaren inguruan egindako berbatxangoaren bideo laburpena.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

BERBALAGUN martxan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 28 Iraila 2011 Argitaratua: Azteazkena, 28 Iraila 2011

berbalagun

 

Aurten ere martxan da Berbalagun egitasmoa. Ekimen honen helburua Uribe Kostako herrietan euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartzea da, euskara praktikatzeko, hobetzeko eta kalera ateratzeko.

Ekimen honetan, talde txikitan biltzen dira kideak astean ordu batean, taldekideek, beraiek, aukeratutako lekuan eta orduan euskaldun zaharrak eta berriak tartekatuz. Horrez gain, Berbalagunak hainbat ekintza antolatuko du urtean zehar: irteerak, afariak… modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.

Izena emateko, informazioa zabaltzeko eta zalantzak argitzeko ondorengo telefonoa: 605 77 35 41 (Irantzu), Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa eta Uribe Kostako Mankomunitateko web orria ditugu.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gure kostaldeko fauna eta landeredia euskaraz ezagutzeko aukera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 04 Iraila 2011 Argitaratua: Igandea, 04 Iraila 2011

fauna eta landaredia sopelaSopelako Aitxu! euskara taldeak eta Getxoko Egizu euskara taldeak elkarlanean beste berbatxango interesgarri bat antolatu dute. Ekimen berri honen gaia gure kostaldeko fauna eta landeredia ezagutzea da. Txango honetan parte hartzeko datorren irailaren 11an goizeko 10.00etan Sopelako plazan geratu dira eta hortik kostalderuntz abiatuko dira.

Berbatxangoan zehar Jon Fernandez eta Kristina Neguerela biologoen azalpenekin gure aurrean egunero dugun altxor naturala ezagutzeko eta gehiago baloratzeko aukera edukiko dugu. Ekimena guztiontzat zabalik dago eta ez dago izena emateko beharrik. Esandako egunean eta orduan Sopelako plazan agertu zaitezte eta gure ingurua euskaraz ezagutzeko aukera hau probestu ezazue. Hamaiketakoak norberak eraman behar du. Horretaz gain prismatikoak eramateko gomendioa egin dute.

Datozen hilabetetan beste ekimen batzuen berri emango dituzte eta abenduan Sopelan euskara zabaltzeko eta bere erabilpena sustatzeko ekimen berriak burutuko dituzte.

Irudian txango hau ezagutarazteko Sopelan zabaldu duten kartela duzue.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu