Euskara

Aitxu! taldeak antolatutako KANTALDIA ekainaren 15ean ospatuko dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 05 Martxoa 2012 Argitaratua: Astelehena, 05 Martxoa 2012
Aitxu kantaldia

Sopelan arrakasta handia lortu duen KANTALDIA ekainaren 15ean ospatuko dute. Sopelako aitxu! euskara taldeak bere blogean iragarri duenez kantaldi herrikoi hau  San Pedroen jaien bezperan ospatuko dute. Betiko moduan Taberna Ibilitaria taldearen laguntzarekin kontatuko dute eta beraz giro itzela espero da. Beraz, adi egon beharko da txartelik gabe ez geratzeko. Dudarik gabe hitzordu mundiala!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako tabernetan eta dendetan euskaraz bizi gaitezke

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 10 Urtarrila 2012 Argitaratua: Asteartea, 10 Urtarrila 2012
Sopelan euskaraz atseginez

Duela urte eta erdi Sopelan euskararen normalizazioa lortzeko urrats arrakastatsua eman zuten. Orain bide horretan sakondu nahian Sopelako tabernari eta dendari euskaldunen bloga aurkeztu dute. Aitxu! euskara taldeak bultzatutako ekimen honekin Sopelako Udalak eta Mankomunitateko euskara zerbitzuak bat egin dute eta elkarrekin lanari ekin diote.

Hasierako aurkezpenean herriko talde politiko gehienak, elkarte kulturalak, kirolariak, tabernariak, dendariak eta auzokide ezagunak egon ziren euskararen aldeko atxikimendu anitza erakutsiz. Kanpaina honen lehenengo urratsa oso arrakastatsua izan zen eta tabernari zein dendari ugari "hemen Euskaraz atseginez" logoa haien negozioetan ipini zuten. Gaur aurkeztu duten blogarekin bide horretan sakondu nahi dute.

Argi dago hau ez dela azken urratsa izango eta beraz orain guztioi tokatzen zaigu auzokide hauek euskaraz bizitzeko eskaintzen diguten aukera probestea. Euskaraz egiteaz gain herriko dendak eta tabernak indartuko ditugu. Beraz aukera bikaina gure eskura!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Uribe Kostako mitologia erakusten (eta III)

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 23 Azaroa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 23 Azaroa 2011
{youtube}hDLBje4iYtc{/youtube}
 
Aipatu genuen bezala, hona hemen AITXU eta EGIZU euskara taldeek antolatutako berbatxangoan grabatu zuten hirugarren zatia. Bertan Sopelako Fraidemendin dagoen Munarriaren inguruko informazioa eta hausnarketa helarazten digute. Munarri honen aintzinekotasunaren berri ez badugu ere Bene Markaida sopeloztarrak jasotako informazioa konpartitu zuen eta berarekin batera Fredi Paiak harri berezi honen inguruan egon daiteken interpretazioaren gainean hainbat azalpen eman zuen. Hona hemen Uribe Kostako mitologiari buruz egindako berbatxango honen hirugarren zatia. 
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Abenduak 3: Euskararen eguna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 27 Azaroa 2011 Argitaratua: Igandea, 27 Azaroa 2011

euskaraegunaEuskararen eguna dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira aste osoan zehar.

*Azaroak 29: Hitzaldia "Gure leku izenak Sopelanatik Sopelara" Mikel Gorrotxategiren, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen idazkariaren eskutik, 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean.

*Abenduak 1: Bertso poteoa Jon Maia eta Sustrai Colina bertsolariekin 19:00etan, Sopelako tabernetan zehar.

*Abenduak 2: “Baginaren bakarrizketak” antzezlana. Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai antzezleen eskutik (Txalo produkzioak). 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean.

*Abenduak 3 eta 4: Haurrentzako tailerrak: talo tailerra, globoflexia, txikientzako arte tailerra, txotxongilo tailerra, euskal mitologiako kamishibaia eta txapa tailerra. 11:00etatik 14:00etara, udal pilotalekuan.

*Abenduak 3: Eriz magoa. Umeei zuzendutako magia ikuskizuna. 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.

*Abenduak 4: “Haragizkoa” ikuskizuna: Hitza, musika eta irudia uztartzen dituen Omar Nabarroren ''Haragizko amoreak'' (Susa) poema liburuan oinarritutako ikuskizuna. Edorta Jimenez (ahotsa) Rafa Rueda eta Jaime Nieto (musika) eta Joseba Barrenetxea (argazkiak). 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.


 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Uribe Kostako mitologia erakusten (II)

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 16 Azaroa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 16 Azaroa 2011
{youtube}i2N4TGG6Mnc{/youtube} 
Sopelako AITXU! euskara taldeak pasa den larunbatean antolatu zuen berbatxangoaren bigarren bideo aurkezten dizuegu. Bertan Fredi Paiaren azalpenak agertzen dira. Kasu honetan, Gorlizko Jentilkobaren inguruan eman zituen eta Jentilak, mauriak eta bestelako kontu interesgarriak bildutakoekin konpartitu zituen. Bideo honen bitartez laburpen bat zuekin ere konpartitzen ditu.
Datorren astean hirugarren bideoa eskainiko dizuegu. Bertan Sopelako Fraidemendin dagoen Munarriaren inguruan kontuak ezagutu ditzazkezue Fredi Paiaren eta Bene Markaidaren azalpenekin.
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu