Euskara

Sopelako errotak ezagutzeko "berbatxangoa"

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 23 Apirila 2012 Argitaratua: Astelehena, 23 Apirila 2012

Sopela berbatxangoa errotakBerriro ere Sopelako Aitxu!, Erandioko Berbots eta Getxoko EGIZU eskara taldeek datorren iganderako proposamen erakargarria eta euskalduna egin digute. Oraingo honetan, Sopelako erroten inguruko historia eskura jarriko digute eta Urdulizen oraindik martxan dagoen "errotatxu" errota bisitatzera garamatzate. Betiko moduan den dena euskaraz.

Apirilaren 29an goizeko 9etan autobusa Erandiotik aterako da eta 9:15etan Algortako metroan han egongo direnak hartu eta gero 9:30etan Sopelako Elizan azken parte hartzaileak hartuko ditu erroteen inguruko ibilbideari hasiera emateko. Azalpenak eta bisitak Berangoko mugan dagoen Pose (El molino) errotan hasiko dira eta Larrabasterrako errota batzuk aurkeztu eta gero Urdulizko "errotatxura" abiatuko dira. Bertan errota martxan ikusteko aukera egongo da. Bidaian Mikel Begoñak azalpenak emango ditu eta oinarrizko informazioa banatuko dute.

Amaitzeko, gaur egun Sopelako Gaztetxea den Sekeko errotan talo tailerra eta dastaketa egongo da. Meñakoz elakartearen taloegileek taloa prestatzeko jarraitu beharreko urratsak zuzenean azalduko dituzte. Jarraian prestatutako taloak guztion artean  dastatuko dituzte. Amaiera ezin hobea oso interesgarria den berbatxango hau borobiltzeko.

Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar duzue. Kartelean agertzen dira zuen izena emateko bideak.

 Autobusez joateko plazak mugatuak dira. Beraz, ahalik eta lasterren eman zure izena.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Esaera Zaharren txapelketan eguraldi kaxkarra baina giro aparta

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 21 Apirila 2012 Argitaratua: Larunbata, 21 Apirila 2012

{youtube}12FIX0IpA3E{/youtube}

19. edizioa izan da eta beti bezala giro aparta eta euskalduna Sopelako taberna eta txoko guztietan hedatu da. Aurten bazkaria eta finala pilotalekuan ospatu dute. Trikitilariak, txirulariak, bertsolariak eta koadrila ugari ibili dira giro alaia non nahi zabaltzen. Hona hemen jai handi honen bideo laburpena.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erromeria Larrabasterran

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 20 Martxoa 2012 Argitaratua: Asteartea, 20 Martxoa 2012

Erromeria Larrabasterran

Datorren ostiralean, martxoak 23an, erromeria ospatuko dute Larrabasterrako plazan arratsaldeko 19:30etatik aurrrera. AITXU! euskara taldeak ekimen hau antolatu du eta betiko moduan bere xede nagusia giro alaian euskara erabiltzea da.

Azken urte hauetan Sopelan AITXU! taldeak antolatzen dituen erromeriak arrakastatsuak bilakatu dira. Bertan jende nagusiaz edota helduaz gain, azken boladan gazte koadrilak ere parte hartzen ari dira giro ezin hobea sortuz. Euskara taldearekin batera MEÑAKOZ dantza taldekoek parte hartzen dute eta azken hauek dantzak gidatzen dituzte. Askotan euskal jantziekin apaindu dira erromeriari giro berezia ematen eta kolore ugariekin jantziz. Baina jende gehiena normal jantzita doa eta bai batzuek zein besteek ederto pasatzen dute. AITXU! euskara taldeak ekitaldi honetan parte hartzen duen jende guztiari euskara erabiltzeko deia egiten dio eta bertan ematen dituzten azalpenak eta bestelakoak euskaraz egiten dituzte.

Jaia osoa izan dadin, Larrabasterrako plazan pintxoak eta sagardoa prezio merkean eta testimonialan banatuko dituzte, dantzaz aparte lagunen artean pote bat hartzeko eta txorizo gozoa dastatu ahal izateko.

Udaberriarekin batera AITXU! euskara taldeak ekimen ugari jarriko ditu martxan. Aipatutako erromeriaz gain, berbatxangoak eta ekainaren 15ean ospatuko duten "Sopela Euskaraz Kantari" jaialdia nabarmendu behar dugu. Sopelan udaberriak euskarari bultzada emango dio AITXU! taldearen eskutik.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Esaera Zaharren XIX. txapelketa gertu dago

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Ostirala, 13 Apirila 2012 Argitaratua: Ostirala, 13 Apirila 2012

Esaera Zaharrak SopelanGertu dago Sopelan euskaraz ospatzen den jai handienetako bat. Urtero bezala gure hizkuntzan altxorrak diren esaera zaharrak berriro kalera aterako dituzte giro paregabearekin lagunduta. Aurten ere parte hartze handia espero da eta musika zein umorea ez dira faltako.

Sopelako AEK aspaldi hasi zen Esaera Zaharren Txapelketa antolatzen; hala, 19 urte beteko du aurten lehiaketak, apirilaren 21ean.

Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu: lehen fasea goizean herrian zehar izango da. Sopelako frontoian, herri-bazkariaren ostean, finalerdiak eta finala egingo dira.
 
Txapelketa honetan taldeka (2-4 kide) parte hartzen da 16 urtetik gorakoak) eta Arrate Illaro eta Julio Soto bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik (dokumentua albisteari erantsita) zeini dagokion asmatzean datza.
 
Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 15 euro pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko telefono zenbaki hauetara 618574445 / 695774015 deitu edo posta elektroniko hauetara Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. mezua bidal dezakezue (azken eguna apirilaren 16a izango da).

Partaide guztiei oroigarriak banatuko zaizkie eta irabazleentzako sari bereziak egongo dira. Anima zaitezte; osatu taldea eta parte hartu! Ez da gezurra: probatzen duenak errepikatu ohi du...

Hemen duzue aurreko edizioaren bideo bat txapelketa ospetsu hau ezagutzen ez duenak ideia bat egin dezan. Apuntatzeko epea oraindik zabalik dago. Anima zaitezte!

 {youtube}C3TEug3hGrU{/youtube}


 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Berbatxango berriak martxan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 13 Martxoa 2012 Argitaratua: Asteartea, 13 Martxoa 2012

berbatxango ur azpiegiturak

Euskaraz gure inguruak eta historia hobeto ezagutzeko berbatxango berriak antolatu ditu Sopelako Aitxu! euskara taldeak. Azken edizioetan bezala Getxoko EGIZU eta Erandioko BERBOTS taldeekin batera ibilbide gidatu berriak martxan ipiniko dituzte eta azken txangoetan jasotako arrakasta berdina espero dute.

Datorren igandean, martxoaren 18an Uribe Kostako lehenengo ur azpiegiturak ezagutzeko aukera eskainiko digute. Horretarako autobusa goizeko 9:00etan Sopelako elizatik aterako da eta Algortako zein Erandioko lagunak hartu eta gero Erandioko Tartangako latsaria, Getxoko malakateak eta Plentziako urtegi zaharra bisitatuko dute. Dudarik gabe toki ezezagunak dira eta interesgarriak guztiontzat.

Berbatxangora joateko aurretiaz izena eman behar da eta horretarako Sopelako Aitxu! euskara taldeak kontaktu bide hauek eskaini ditu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta 674829618 telefonoa. Beraz badakizue, joateko gogorik baduzue aurretiaz mezua bidali edota telefono horretara deitu zure izena emateko.

Zabaldu duten kartelean iragarri duten moduan, hau da prestatu berri dituzten hiru berbatxangoetatik lehenengoa. Dagoeneko beste biak iragarri dituzte eta badakigu nora ermaango gaituzten. Sopelako errotak apirilaren 29an burutuko dute eta azkena, momentuz, maiatzaren 12an egingo dute eta Erandioko toponimiaz hitz egingo dute.

Beti bezala helburu nagusia euskaraz hitz egitea da. Beraz, badakizu atera zure euskara Uribe Kosta ezagutzera. Ez zara damutuko!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu