Euskara

5. Kantaldirako txartelak salgai

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 30 Maiatza 2012 Argitaratua: Azteazkena, 30 Maiatza 2012

AITXU! 5. kantaldia

Sopelako AITXU! euskara taldekoak motorrak berotzen ari dira "Euskarak batzen gaitu" lelopean 5. aldiz ospatuko duten kantaldi herrikoia berriro ere arrakastatsua izan dadin. Eragile ezberdinekin kontaktuak garatzen ari dira eta ekainaren 1etik aurrera Afari Herrikoian parte hartzeko txartelak salgai ipiniko dituzte. Afariaren prezioa 20 eurokoa da eta txartelak LAIAK tabernan, Aleman tabernan eta Larrabasterrako YAKO dendan topatuko dituzue.

Aurten ere, arratsaldeko 19:00etan lehenengo saioa LAIAK tabernaren ondoan egingo dute. Bertan TABERNA IBILTARIA taldeak bere giro alaia askatuko du han bilduko diren guztien laguntzarekin. Guztiek abestu dezaten, AITXU! taldekoek abestien letrekin liburuak banatuko dituzte.

Lehenengo saioa ospatu eta gero, gaueko 21:30etan eta URKOko polikiroldegian HERRI AFARIA eta KANTALDI NAGUSIA ospatuko dute. Afaldu eta gero, eragile ezberdinek taldeka aterako dira abesti bana kantatzeko, ezaguna den giro herrikoia eta euskalduna sortzen. Badakizue, ez itxaron gehiegi eta har ezazue zuen txartela ahalik eta lasterren.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Etnobotanikari buruz berbatxango interesgarria

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 15 Maiatza 2012 Argitaratua: Asteartea, 15 Maiatza 2012

{youtube}3dqvQfJXKO8&feature=player_embedded{/youtube}

Pasa den igendean, Aitxu! Sopelako euskara taldeak, Getxoko EGIZUkoekin eta Erandioko BERBOTS taldekoekin batera, beste berbatxango interesgarria eta bitxia antolatu zuen. Oraingo honetan etnobotanikari buruz aritu ziren eta Gorka Menendez adituaren laguntzaz gure inguruan dauden belarren ahalemari buruz eta gure arbasoen usadioei buruz informazio interesgarriak ezagutu zituzten. Hona hemen berbatxango horren laburpen txiki bat.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Aurten ere “Euskaraz olgetan” Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 07 Maiatza 2012 Argitaratua: Astelehena, 07 Maiatza 2012

euskaraz olgetanAurten ere “Euskaraz olgetan” aurrera eramango da Sopelan. Egitasmo honen bidez umeek eta gurasoek elkarrekin euskaraz jolasteko aukera izango dute hainbat igandetan lau hilabetetan. Maiatzean eta ekainean Jauregizar plazan egokituko dira ekintzak; irailean eta urrian, aldiz, Larrabasterrako Urgitxieta plazan, eta kasu guztietan. ordutegia goizeko 12:00etatik 14:00etara izango da.

Xede hezitzaile eta ludikoaz gain, egitasmo honen helburu nagusia helduek euren seme-alabekin euskaraz aritzeko ohitura hartzea da; 0 eta 3 urte bitarteko umeek armiarma formako karpa puzgarri baten barruan jolasak, mahaiak, liburuak e.a. eskura izango dituzte.

Gaztetxoek, ostera, igandero plazan ekintza berri bat izango dute prest: puzgarriak, ipuin kontalariak, diskofestak, bideo-joko guneak, tailerrak eta beste hainbat jarduera. Hona hemen maiatzan eta ekainan izango diren ekintzak:

Puzgarriak: maiatzak 6
Komiki tailerra: maiatzak 13
Tatuaje tailerra + ipuin kontalaria: maiatzak 20
Natura bizirik: maiatzak 27
Diskofesta: ekainak 3
Alehoop: ekainak 10
Kometak + ipuin kontalariak: ekainak 17
Euskal Jaia: ekainak 24

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Etnobotanika. Zer den ezagutu nahi? Igande honetan Berbatxangoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 09 Maiatza 2012 Argitaratua: Azteazkena, 09 Maiatza 2012

berbatxangoa aitxu 

Igande honetan Aitxu! euskara taldeak, Egizukoekin eta Berbotsekoekin batera, beste berbatxango interesgarri bat eskaintzuen digu. Oraingo honetan "etnobotanika" hurbilduko digute. Azalpenak emateko Gorka Menéndez Baceta Galdakoztarra ekarri dute. Gazte hau Ingurumen Zientzietan lizentziatua da eta azalpen interesgarriak emango ditu.

Etnobotanika herriek landareen inguruan gordetzen duten jakituria tradizionala aztertzen duen zientzia da eta gurean jakituria hori baserritarrek mantendu izan dute oraintsura arte. Parte hartzeko kartelean agertzen diren telefonoak edota helbide elektronikoetan izena eman behar duzue. Euskaraz ederto pasatzeko aukera.

ñ

ñ

ñ

ñ

ñ

m

Add a comment
0
0
0
s2smodern

5. kantaldia gero eta gertuago!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 03 Maiatza 2012 Argitaratua: Osteguna, 03 Maiatza 2012

{youtube}74DiJCFf2II&feature=player_embedded{/youtube}

Aitxu! Sopelako euskara taldeak antolatzen duen kantaldia martxan dago. Aurtengoa 5. edizioa izango da eta betiko moduan herriko talde zein pertsona ezberdinek euskararen alde elkarrekin kantatuko dute. Ekitaldi herrikoi hau oso arrakastatsua da eta urtez urte gero eta jende gehiago parte hartzen ari da. Dagoeneko data jarrita dago. Ekainaren 15ean ospatuko dute. Arratsaldeko 19:00etan LAIAK tabernaren inguruan kaleko saioa egingo dute. Iluntzean, 21:00etatik aurrera URKO kiroldegian herri afaria eta kantaldia ospatuko dute. Aurreko edizioetan bezala TABERNA IBILTARIA musika taldeak jaialdia gidatuko du.

Afarirako txartelak laster salgai ipiniko dituzte LAIAK eta Aleman tabernetan Sopelan eta Yako dendan Larrabasterran. Ez dute txartelik gordeko. Aurtengoa iragartzeko bideo bat zabaldu dute aurreko edizioetako irudiekin. Hona hemen bideoa. Badakizue, ekainaren 15ean Sopelan euskaraz kantari! Hartu data eta eros ezazu afarirako txartela.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu