Euskara

euskaraz etiketatu!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 18 Urria 2012 Argitaratua: Osteguna, 18 Urria 2012

 

Euskal Herria esnea

Duela aste batzuk EUSKAL HERRIA ESNEA ekimenaren aurkako salaketaren berri eduki genuen. Euskara hutsez etiketatuta egoteagatik isuna ipintzeko espedientea zabaldu zieten. Euskal Herri osoan erabaki horren aurkako mugimendu zabala martxan ipini zen. Lehenengo erreakzio horren segida EUSKARAZ ETIKETATU! kanpaina dugu. Eragile ezberdinek euskaraz etiketatzeko deia egin dute eta atxikimendu dinamika abian ipini dute. Hona hemen bultzatzaileen aurkezpena.

{youtube}6gpZ0Lk2Aa8{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelan ere, Euskaraz bizi nahi dugu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 22 Iraila 2012 Argitaratua: Larunbata, 22 Iraila 2012

 

Euskaraz bizi nahi dut Sopelan

Gaur eguerdian Sopelako kaleetan "Euskaraz bizi nahi dut" kanpainaren barruan herri lasterketa ospatu dute. Txikiek eta nagusiek korrikari ekin diote gure hizkuntzaren erabileraren aldeko konpromisoa berriro ere agerian utziz. Herri Lasterketak Euskal Herriko 70 herrietan burutu dituzte eta guztietan giro ona eta parte hartzea nagusitu dira.

Sopelako lasterketan Kontseiluaren deiari kasu eginez, Udala, Mankomunitateko euskara zerbitzua, AITXU! euskara taldea eta Munarri Atletismo Taldea lankidetzan aritu dira euskararen aldeko ekimen hau aurrera ateratzeko. Dudarik gabe arrakastatsua izan da eta beste urrats txiki bat eman dute euskararen erabileraen normalizaziora gero eta gehiago hurbiltzeko. Ondoko zutabean AITXUk editatu duen bideo laburpena ikusgai duzue.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Berriro ere Sopela, Sopela dela dio Euskaltzaindiak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 18 Uztaila 2012 Argitaratua: Azteazkena, 18 Uztaila 2012

euskaltzaindiaEuskaltzaindiak, berriro ere, gure herriko euskal izena Sopela dela adierazi du. Hain zuzen ere, egun hauetan, 2012ko uztailaren 18an, “Sopela herri izenaz” artikulua argitaratu zen Euskaltzaindiaren web orri ofizialean eta artikulua Mikel Gorrotxategik, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkariak sinatzen du.

Argi dago herri baten izena aldatzeko, gurean Sopelanatik Sopelara pasatzeko, adostasun zabala eta giro egokia lortu behar dela Udal Osoko Bilkuran; bada, beraz, garaia gure herrian ordezkaritza duten alderdi guztiek hausnarketa egin dezaten eta Euskaltzaindiaren iritzia eta arauak errespeta daitezen.

Hona hemen artikulua bere osotasunean: Sopela herri izenaz

Euskaltzaindiak 1979an Koldo Mitxelenaren gidaritzapean argitara eman zuen Euskal Herriko Udalen Izendegi-an Sopela da herri honen izena. Orduz geroztik, hiru aldiz berretsi du Akademiak erabaki hura, 1987an udalari igorritako agiri batean, 1997an Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialean argitaratu zen irizpenean eta, azkenik, 2005ean argitara emandako 145. Bizkaiko Herri Izendegia Arauan. Nahiz eta 33 urte igaro diren Euskaltzaindiak Uribe Kostako herri honen euskal izena Sopela dela ebatzi zuenetik, badirudi oraindino badirela izen hori ofizial egiteko eragozpenak daudela. Eta horretara datoz ondoko oharrak.

Herrien euskarazko izena aztertzen denean, bi dira begi aurrean eduki behar ditugun iturri nagusiak, bata euskarazko erabilera, ahoz zein literaturan, eta bestea dokumentazioa. Biak dira garrantzitsuak eta beharrezkoak, baina tentu handiz erabili behar ditugu.

Gogoan izan behar dugu gure administrazioek urteetan zehar ez dutela euskara erabili eta sarritan, gehienetan hobeki esanda, euskal izenak alde batera utzi dituztela arrunkeriak zirelakoan eta, hortaz, baztertzekoak.Ahozko testigantza erabatekoa da, ez baitago ez Sopelan ez Uribe Kosta osoan ere Sopela erabiltzen ez duen euskaldunik. Hau dela eta, inoiz esan izan da ahozko aldaera hau Portu (Portugalete), Atxabalta (Aretxabaleta), Sátamo (Zaratamo) edo Güerba (Huelva) mailakoa dela eta, hortaz, ez dela onargarria. Baina ez da horrela eta ikus dezagun zergatik.

Add a comment

Gehiago irakurri: Berriro ere Sopela, Sopela dela dio Euskaltzaindiak

0
0
0
s2smodern

Sopelan ere "Euskaraz bizi nahi dut" herri-lasterketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 17 Iraila 2012 Argitaratua: Astelehena, 17 Iraila 2012

euskarazbizinahidutIrailaren 22an, datorren larunbatean, Sopelan ere “Euskaraz bizi nahi dut” herri-lasterketa egingo da 11:30ean Udaletxeko plazatik abiatuta.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eskutik eta beste herri askotan bezala Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko aukera izango da.

Lasterketan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da "Euskaraz bizi nahi dut" webgunean, edo zuzenean, egunean bertan Sopelan.

Haurrek, “euskaraz bizi nahi dut” kamiseta eskuratu nahi baldin badute, 7 euro ordaindu beharko dute eta kamisetarik gabe 2euro. Helduek, aldiz, kamiseta eskuratu nahi izatekotan 10 euro ordaindu beharko dituzte eta 5 euro kamisetarik hartzen ez baldin badute.

Eskumako zutabean bideoa duzue, eta informazio gehiago euskarazbizinahidut.org

Add a comment
0
0
0
s2smodern

AITXU! euskara taldearen 5. kantaldiaren giro ederra

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 17 Ekaina 2012 Argitaratua: Igandea, 17 Ekaina 2012

{youtube}fMpAGc-YZJc&feature=plcp{/youtube}

Espero zen moduan, AITXU! euskara elkarteak antolatu zuen 5. Kantaldia erabat arrakastatsua izan zen. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, LAIAK tabernaren ondoan giro edarra eta euskalduna zabaldu zen. Sopelan ezagunak diren TABERNA IBILTARIA taldekoek haien martxarekin bertaratu ziren guztiak alaitu zituzten.

Gaueko 22:00etatik aurrera Urkoko polikiroldeian herri afaria giro onean dastatu eta gero, Sopelako eragile ezberdinek bertaratu ziren guztiekin batera kantatzeari ekin zioten "Euskarak batzen gaitu" leloa beste urte batez egia bihurtuz. Hona hemen Kantaldi alai honen bideo batzuk. Bideo guztiak AITXUSOPELA youtuberen kanalean dituzue. Atzo Sopela apur bat euskaldunagoa izan zen. Zorionak guztioi!

{youtube}RFBWcMiUWpY&feature=plcp{/youtube}

{youtube}W88wzn1n5zY&feature=plcp{/youtube}

{youtube}QoMnxNVLSI0&feature=plcp{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu