Euskara

Ostiralean AITXU! taldeak antolatutako erromeria Udaletxeko Plazan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 13 Maiatza 2013 Argitaratua: Astelehena, 13 Maiatza 2013

aitxu!

 

 

 

Sopelako euskara taldeak erromeria programatu du datorren ostiralean Udaletxeko Plazan. Eguraldi txarra egonez gero tokia aldatuko dute eta frontoia okupatuta dagoeneza, Jauregizar plazan egiteko aukera zabalik dago. Erromeria arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta beti bezala zerbait jateko eta edateko ez da faltako. Anima zaitezte!

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Esaera Zaharrek, berriro ere, Sopela euskaraz eta alaitasunez bete zuten

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 27 Apirila 2013 Argitaratua: Larunbata, 27 Apirila 2013

{youtube}3oSo10xbt9E{/youtube}

Sopelan Esaera Zaharrak berriro kalera atera ziren AEKren eskutik. Urtero legez, musika, bertsoak, eta umore aparta kalez kale eta tabernaz taberna ibili ziren txapelketa mundial honi esker. 25 talde apuntatu ziren eta jokoan zeuden ehun esaera zaharrak ikasi eta gero, bertsoen bitartez asmatu behar zituzten. Talde bakoitzean leia handia egon zen eta finalarako talde bana sailkatu zen.

Frontoian herri bazkaria egin eta gero, finalari bidea eman zioten eta aurten sari nagusia eta txapela Sopelan geratu ziren Txominbelarra taldea irabazle suertatu zelako. Hemen duzue giroa, pare bat bertso, txapeldunen irudiak eta eskaini zuten bertsoa. Zorionak guztioi!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

18. KORRIKAk Sopelako kaleak bete ditu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Ostirala, 22 Martxoa 2013 Argitaratua: Ostirala, 22 Martxoa 2013

{youtube}HRIqkGt0rgQ&list=UUAP2y7V8xfRItRTOd5QySKQ&index=1{/youtube}

Itzela, koloretsua, erreibindikatiboa, historikoa, jendetsua, hunkigarria, herritarra, partehartzailea... horrelakoa izan da 18. Korrika Sopelatik pasatu denen. Auzokide andana kalera atera da euskararen aldeko aldarria egitera. Sopela bere kolore eta indar hoberenak erakutsi ditu. Poza eta algara euskararen erbilera suspertzeko. Hona hemen 18. Korrikaren bideoa Sopelatik pasatzerakoan. Zorionak guztioi eta Sopelan euskaraz bizi!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Esaera Zaharrak Sopela euskalduntzeko prest!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 08 Apirila 2013 Argitaratua: Astelehena, 08 Apirila 2013


20. esaera zaharrak

Sopelako Esaera Zaharren 20. txapelketa gertu dago eta antolatzaileek ahalik eta lasterren izena emateko deia egin dute. Izena emateko epea apirilaren 22a arte zabalik egongo da baina antolakuntza errazteko data horretara ez itxaroteko eskaera egin dute.

Aurtengo edizioan Ana Labaka eta Xabier Amuriza bertsolariak finalean egongo dira bertsoak eta esaera zaharrak ederki uztartzeko prest. Sariak, giro ona eta parranda ziurtatuta daude. Sopela euskaldunago bihurtzeko ekimen txalogarria da. Izena emateko, esaera zaharren zerrenda eta gainerako informazio guztia AEKren agerkari digitalean topa dezakezue. Anima zaitezte!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Giroa berotzen KORRIKA 18ri ongi etorria emateko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 09 Martxoa 2013 Argitaratua: Larunbata, 09 Martxoa 2013

{youtube}1WU2Dd1XC_Y&feature{/youtube}

Sopelako KORRIKA batzordeak antolatuta jende ugari elkartu da aurkezpen ekitaldi herritarra egiteko. Denek bat egin zuten Udaletxeko plazan gaur egun Sopelan euskara ikasten ari direnei indarrak emateko eta KORRIKAren hamazortzigarren edizioaren inguruko berriak eta mezuak entzuteko. Baina horrekin batera, edizio honetarako AEK erakundeak atera duen arroparekin herri pasarela bihurtu zuten Sopelako Udaletxeko plaza. Ekimen alai honetan ere pintxoak eta edariak guztion eskura egon ziren.

Martxoaren 22an, 15:00etan, gutxi gora behera, KORRIKA Sopelara helduko da. Berangotik sartuko da eta Barrikaruntz urrunduko da. Beraz, badakizue, denok KORRIKArekin bat egitera eta egunero euskaraz hitz egitera.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu