Euskara

Korrika Sopelan: ibilbidea, partaideak eta ordutegia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 02 Apirila 2017 Argitaratua: Igandea, 02 Apirila 2017

Sopela korrikaAsteazken ostegun bitarteko gauean KORRIKAk Sopelako kaleak zeharkatuko ditu 5 kilometrotan. Korrika Barrikatik helduko da Sopelara 1616. kilometroan eta 1621.ean Berangorantz abiatuko da.

Hona hemen Sopelako ordutegi ofiziala eta lekukoa eramango duten erakundeak

01:05ean, Surf taldea, Meñakotzerako gurutzebidean
01:08an, Tai txi taldea, Saindereko gurutzean
01:11n, Gosez gose, Loroñoko biribilgunearen sarreran
01: 15ean, Meñakoz Kultur taldea, Taberna Irlandarrean
01:18an, Senideak, Kurtzio kultur etxean
01:21ean, EHBILDU, Antzar Potzuko iturrian
01:24an, PNV, Iturrieta parkeko eskailerak
01:27an, Udala, Mec Mec
01:30ean, Zipiriñe eta IGE, Udaletxeko lehen semaforoan
01:33an, Iberre, Zipiriñeko elizaren sarrera
01:35ean, Serviocio, Nela tabernan
01:37an, Ander Deuna ikastola, Miren Denda, institutua pasata
01:40an, Ugeraga, Urkoko biribilgnea

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Esaera Zaharren 24. txapelketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 29 Martxoa 2017 Argitaratua: Azteazkena, 29 Martxoa 2017

Sopela esaera zaharrak

 

Esaera Zaharren 24. txapelketa Sopelan izango da apirilaren 1ean, larunbatean Sopelako AEKren eskutik.

Lehen fasea herrian zehar egingo da goizeko 11:00etatik aurrera, eta urtero bezala bertsoak, atsotitzak eta sekulako giro ona uztartuko da herriko kaleetan.

Eguerdian herri bazkaria Ander Deuna Ikastolan, eta bukatutakoan finalerdia eta finala izango da arratsaldez. Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolarenak izango dira; arratsaldean, Maddi Sarasua eta Xumai Muruarenak.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan, Kantu-bira Korrikaren alde

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 26 Martxoa 2017 Argitaratua: Igandea, 26 Martxoa 2017

Sopela Korrika Kantu bira

 

Badator 20. Korrika: gero eta gutxiago falta da Korrikak Sopelako kaleak alaitzeko euskararen alde. Korrika martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik apirilaren 9an Iruñean bukatzeko eta gure herritik apirilaren 6an, gaueko ordu batean, pasatuko da.

Sopelako “Korrika”zaleok berotzen hasteko, martxoaren 31n, datorren ostiralean, Kantu-bira egingo da 19:00etan Sopelako Frontoitik abiatuz. Korrikaren leloak dioen bezala “Zuk” ere egin “bat” eta Sopelako Korrika Batzordeak parte hartzeko animatzen ditu sopeloztar guztiok.
 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako udalak ez dio laguntzarik ematen HIRUKA astekari euskaldunari

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 22 Otsaila 2017 Argitaratua: Azteazkena, 22 Otsaila 2017

Sopela Hirukari ezPNVk zuzentzen duen Sopelako udalak uko egin dio laguntza Uribe Kosta osokoa den Hiruka euskal komunikabideari. Jakin izan dugunez, Hiruka eta Sopelako udalaren arteko urrunketa aspaldikoa da, eta une honetan HIRUKA astekariak ez du laguntzarik jasotzen Sopelako udalaren aldetik.

Sopelako armarria kanpora
Hiruka astekariaren azken aleetan ez da agertu Sopelako armarria: udalaren laguntzarik ezean, Hirukak Sopelako armarria kentzea erabaki du erakunde laguntzaileen ataletik.

Sopela: laguntzarik ematen ez duen Udal bakarra
Sopela da laguntzarik ematen ez duen udalerri bakarra, hain zuzen ere, astekarian aipatzen dira erakunde laguntzaileak eta eskualdeko beste herri guztiak agertzen dira:  Getxo, Leioa, Erandio, Berango, Urduliz, Plentzia, Barrika eta Lemoiz. Gainera Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaularitzaren ikurrak ere ikusgai daude erakunde laguntzaileen artean.

Hirukak Sopelan jarraituko du
Nahiz eta Sopelako udalak laguntzarik ez eman, Hiruka normaltasunez jarraituko da banatzen Sopelan eta herriko albisteak jasoko dira Hiruka agerkariaren arduradunen esanetan.

Galdera eta kexak
Sopelako EHBilduk otsaileko udal Komunikazio batzordean gaia mahairatu du, azalpenak eskatu ditu eta bere kexa helarazi dio PNVri zuzentzen duen Gobernu Taldeari: “HIRUKAk zerbitzu ona eskaintzen dio eskualde osoari, Sopela barne, eta lotsagarria da inguruan dugun euskarazko komunikabide bakarrari laguntzarik ez ematea. Laguntza berriro bidera dadin exijitzen dugu”

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Korrika batzordea prest

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 30 Urtarrila 2017 Argitaratua: Astelehena, 30 Urtarrila 2017

Sopela Korrika

 

 

Badatooor… 20. Korrika!

“Zuk ere bat egin dezakezu” goiburuarekin abian jarriko da Sopelako Korrika batzordea datorren ostegunean, hilak 2, 18:30ean Kurtzio Kultur etxean.
Gonbidapena irekia da laguntza eman nahi duten guztientzat.

Korrika martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik apirilaren 9an Iruñean bukatzeko eta gure herritik apirilaren 6an, gaueko ordu batean, pasatuko da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...