Euskara

Parte hartu Sopelako Berbalagun taldeetan!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 25 Iraila 2013 Argitaratua: Azteazkena, 25 Iraila 2013

berbalagunMartxan da berriro ere Sopelako Berbalagun programa. Aurten 7. urtea izango da eta iaz 5 talde ibili ziren Sopelan euskarari bizi ematen.

Helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzea da. Bertan, euskaraz hitz egiten duen edozeinek har dezake parte: euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo azken mailetako euskaltegiko ikaslea... Horretarako, lau, bost edo sei laguneko taldeak sortzen dira, euskaldun zaharrak eta berriak elkartuz.

Hasieran astean ordu betez geratzea adosten bada ere, gero taldekideek, beraiek, aukeratzen dute non eta noiz gelditu, zer egin eta abar. Horrez gain, Berbalagun guztiak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, ikastaroak, txangoak, hitzaldiak… modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabaltzeko.

Taldeen jarraipena egiteko, ekintzak antolatzeko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko deitu 688 849 810 telefono zenbakira edo idatzi UKberbalagun@gmail.com helbide elektronikora.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelan kirola euskaraz.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 17 Iraila 2013 Argitaratua: Asteartea, 17 Iraila 2013

Sopelako Udalak “Kirolean ere euskaraz” kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu.  “Sopelako Udalak euskararen erabilera normalizatzeko apustu sendoa egin du, eta kirol esparruan orain arte errealitate izan diren ahulguneak gainditzeko asmoz, kirolean euskaraz leloarekin bat egingo duten hainbat ekimen sustatuko ditu”.

Ekimen honen aurkezpenean honakoek hartu dute parte: Betitxe Saituak (Sopelako Udaleko Euskara Zinegotzia, BILDU), Koikili Lertxundik (Itzarri Consulting), Mikel Begoñak (Sopelako “Aitxu!” Euskara Taldea) eta Unai Espinak (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen duen enpresa).

Alde batetik, euskararen erabilera kiroldegian bultzatuko da: lehen aldiz, udal kiroldegiak hainbat areto-jarduera euskaraz eskainiko ditu (orain arte umeentzako jarduera batzuk baino ez ditu euskaraz eskaini). Gogoan hartu behar da, Aitxu! Euskara Taldeak “Sopelako kiroldegian ere euskaraz” kanpaina bultzatu zuela Udalaren eta Serviocio enpresaren lankidetzarekin. Hori dela eta  apirilean kiroldegiko erabiltzaileen artean inkesta banatu zen, eta emaitza argia izan zen oso: inkesta bete zuen %80k euskaraz eskolak jasotzeko nahia agertu zuen. Inkestaren emaitzak kontuan hartuz, Serviocio enpresak honakoa erabakiak hartu zituen: langileek erraztasunak izango zituztela euren euskalduntzerako, adingabeen ikastaro guztiak euskaraz eskainiko zirela, eta areto-jardueren %50 euskaraz eskainiko zela (ikasturte amaieran %70era heldu daiteke).

“Kirolan ere euskaraz” ekimen honen barruan, udalerriko futbol taldeetako entrenamenduetan euskararen erabilera bultzatzea izango da helburuetako bat. Horretarako, Sopelako Udalak eta Koikili Lertxundi futbolaria eta Itzarri Consulting taldeko kideak elkarrekin proiektua abiaraziko dute. Erronka handia da: Ugeraga, Ander Deuna Ikastola eta Zipiriñe eskolaren entrenamenduak euskaraz burutzea, entrenamenduen kalitatea ere bultzatzen den bitartean. Horretarako Koikilik saio teoriko eta praktikoak eskainiko dizkie entrenatzaile eta futbolariei entrenamenduen kalitatea hobetzeko aukera izan dezaten, eta kirol arloko euskarazko berbak ikas ditzaten.

Prentsaurrea:

{youtube}xDU97-D6bI0&{/youtube}

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskaraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 24 Ekaina 2013 Argitaratua: Astelehena, 24 Ekaina 2013

Sopelan kiroldegian euskaraz Iribar eta Eunate

 

Aitxu! euskara taldeak, Sopelako Udalarekin eta Serviociorekin elkarlanean, berri onak ekarri dizkigu euskara gure herrian gehiago erabil dezagun. Hona hemen zabaldu duten prentsa oharra.

Sopelako kiroldegiko erabiltzaileek hainbat jarduera euskaraz jasotzeko aukera izango dute lehen aldiz, irailetik aurrera. Jarduerak euskaraz eskaintzeko aukera aztertzeko asmoz, martxotik aurrera ‘Sopelan kirolean ere euskaraz’ kanpaina abiatu zuen Aitxu! euskara taldeak, Sopelako Udala eta Serviocioren (herriko kiroldegia kudeatzen duen enpresa) lankidetzagaz..

Orain arte, kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez ezik, beste jardueretan ere ez da euskararentzako tokirik egon. Apirilean herriko kiroldegian eskuragarri egon den inkestako parte-hartzaileen %80k ikastaroak euskaraz egiteko gogoa agertu duenez, Serviocioko plangintza berriak Zikloa, Pilates eta Bizkarreko Tonifikazioa euskaraz egiteko eskaintza zabalduko du.

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zareten protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak eman nahi dizkizuegu, proiektu hau aurrera eramateko prest agertu zaretelako eta eredua izan zaretelako; partehartzaileon zerrenda hauxe:

Parapentistak (Gari eta Wiso), surflariak (David Bustamante, Aritza Saratxaga, Loiola eta Leticia Canales eta Kepa Acero), igerilariak (Oreina Fernandez, Alaitz Arozeta eta Ager Axpe), txirrindulariak (Oier Egaña eta Joseba Momoitio), pilotariak (Lejonagoitia familia, Torre familia eta Patxi Ziskar), futbolariak (Maddi Torre, Galder Izaola, Jon Andoni Villamandos, Ibai Baldelona eta Jose Angel Iribar), bodyboardlariak (Eunate Aguirre), eskalatzaileak (Agurtzane Romero eta Ugaitz Aguilar) eta Serviocioko monitoreak (Ainhoa Fernandez, Magali Moso, Jorge Nuñez, Ander Garaizar eta Milos Mallol).

Ezin aipatu gabe utzi, kanpaina honetako kolaboratzaileak:

Makillatzailea: Ibone Prats

Argazkiak: Foto Xabier Denda

Grafika: www.dorsoestudio.com

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

KANTALDIAren herri afariaren txartelak eskuratzeko azken egunak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 17 Ekaina 2013 Argitaratua: Astelehena, 17 Ekaina 2013

Sopelako 6. kantaldia

 

 

 

AITXU! euskara taldeak iragarri du Herri Afarira eta Kantaldira joateko azken txartelak salgai daudela LAIAK tabernan eta Sopelako zein larrabasterrako Turismo Bulegoetan. Afarirako kopurua itxi behar dutenez, txartelak ahalik eta lasterren eskuratzeko gomendioa zabaldu dute.

6. KANTALDIA datorren ostiralean, ekainaren 21ean, egingo dute. Kaleko saioa Larrabasterrako plazan egingo dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan TABERNA IBILTARIA taldea egongo da eta bertaratuko direnen artean abestien liburuak banatuko dituzte. Geroago, 21:30etan HERRI AFARIA egingo dute URKOko polikiroldegian. Afaria eta gero, KANTALDIA egingo dute eta herriko eragile eta talde ezberdinez osatutako multzoak abestutzera aterako dira afarira bertaratuko diren guztien laguntzarekin. Taberna Ibiltaria taldea ere afarian egongo da.

Beraz, badakizue, ez utzi azken egunerako!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

KANTALDIAren herri afarirako txartelak salgai

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 11 Ekaina 2013 Argitaratua: Asteartea, 11 Ekaina 2013

AITXU! 6. kantaldia

 

 

AITXU!ren 6. kantaldia martxan dago eta Herri Afarian egoteko txartelak salgai ipini dituzte. LAIAK tabernan eta Turismo bulegoetan eskura ditzazkezue. Menuak 20 euro balio du. Aurretiaz hartzea gomendatzen dute. Erreserbarik ez dute egingo.

Aurtengo kantaldia Larrabasterran burutuko dute. Arratsaldeko 19:00etan Larrabasterrako plazan TABERNA IBILTARIA taldeak bazterrak girotuko ditu eta 21:30etatik aurrera HERRI AFARIA egingo dute URKO kiroldegian. Afaldu ostean herriko taldeek, eragileek eta koadrilek abesti bana kantatuko dute euskararen aldeko mezua aireratuz. Jaia ziurtatuta dago. Anima zaitezte!

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu