Euskara

Euskara astea badator!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 25 Azaroa 2013 Argitaratua: Astelehena, 25 Azaroa 2013

 

sopelan euskaraz

Datorren abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen da mundu osoan eta Sopelako Udalak egitarau oparoa prestatu du gure herria euskalduntzeko abian dagoen prozesua indartzeko asmoarekin.

Euskal musika, bertsolaritza eta antzerkia, solasaldi literarioa,... hamaika jarduera Sopelan euskarak merezi duen tokia guztion laguntzarekin behingoz har dezan. Informazio gehiago udal agerkari digitalean eskuratu ahal duzue.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Plentziako hiribilduaren historia ezagutzera doaz

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 05 Azaroa 2013 Argitaratua: Asteartea, 05 Azaroa 2013

berbatPlentziaraAITXU! euskara taldekoek, bere blogean iragarri dutenez, datorren azaroaren 10ean, igandea, beste Berbatxango bat antolatu dute gure inguruko kondaira, txokoak eta bestelakoak euskaraz ezagutzeko.

Azken edizioetan bezala, irteera kultural hau ere, Erandioko Berbots eta Getxoko Egizu euskara taldeekin batera antolatu dute.

Edizio honen gaia Plentziako hiribilduaren historia da. Horretarako David Krestelo Plentziarraren laguntza izango dute. Plentziara heltzeko metroa erabiliko dute eta Plentzian 10:00etan elkartuko dira.

Ekimen honetan parte hartzeko herri bakoitzeko euskara taldearekin harremanetan jarri behar da. Horretarako AITXU! taldearen blogean informazio guztia duzue.

Goza ezazue gure inguruko altxorretaz euskaraz!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Uribe Kostako Talaiak ezagutzera doaz

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 08 Urria 2013 Argitaratua: Asteartea, 08 Urria 2013

Talaiak Berbatxangoa Aitxu!

Uribe Kostako talaiak berbatxangoa antolatzen ari dira urriaren 13rako, iganderako.

Xabier Alberdi Lonbide historialariarekin egingo dute bisita gidatua eskualdeko talaia esanguratsuetatik. Sopelako Aitxu, Erandioko Berbots eta Egizuren arteko egitasmoa duzue Berbatxangoena, eta indarberrituta dator udazken honetan.

Autobusez joango dira eta helduek 3€ pagatzen dute, umeak doan, aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean.

Itsasoaren egoeraren eta gerta zitezkeen arriskuen berri izateko, arrain sardak edo baleak bistaratzeko, itsasontzi handiak ikusi atoian eramango zituzten atoiontziei jakinarazteko... hauek dira Uribekostako TALAIAK betetzen zituzten funtziotariko batzuk.

Hauek bisitatuko dituzte: Talaganeta Sopelan, Atalaia etxea barrikan eta Gorliz eta Armintzako talaiak.

Sopelan izena emateko: aitxuizuba@gmail.com edo 603.894.364

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Parte hartu Sopelako Berbalagun taldeetan!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 25 Iraila 2013 Argitaratua: Azteazkena, 25 Iraila 2013

berbalagunMartxan da berriro ere Sopelako Berbalagun programa. Aurten 7. urtea izango da eta iaz 5 talde ibili ziren Sopelan euskarari bizi ematen.

Helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzea da. Bertan, euskaraz hitz egiten duen edozeinek har dezake parte: euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo azken mailetako euskaltegiko ikaslea... Horretarako, lau, bost edo sei laguneko taldeak sortzen dira, euskaldun zaharrak eta berriak elkartuz.

Hasieran astean ordu betez geratzea adosten bada ere, gero taldekideek, beraiek, aukeratzen dute non eta noiz gelditu, zer egin eta abar. Horrez gain, Berbalagun guztiak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, ikastaroak, txangoak, hitzaldiak… modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabaltzeko.

Taldeen jarraipena egiteko, ekintzak antolatzeko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko deitu 688 849 810 telefono zenbakira edo idatzi UKberbalagun@gmail.com helbide elektronikora.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan kirola euskaraz.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 17 Iraila 2013 Argitaratua: Asteartea, 17 Iraila 2013

Sopelako Udalak “Kirolean ere euskaraz” kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu.  “Sopelako Udalak euskararen erabilera normalizatzeko apustu sendoa egin du, eta kirol esparruan orain arte errealitate izan diren ahulguneak gainditzeko asmoz, kirolean euskaraz leloarekin bat egingo duten hainbat ekimen sustatuko ditu”.

Ekimen honen aurkezpenean honakoek hartu dute parte: Betitxe Saituak (Sopelako Udaleko Euskara Zinegotzia, BILDU), Koikili Lertxundik (Itzarri Consulting), Mikel Begoñak (Sopelako “Aitxu!” Euskara Taldea) eta Unai Espinak (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen duen enpresa).

Alde batetik, euskararen erabilera kiroldegian bultzatuko da: lehen aldiz, udal kiroldegiak hainbat areto-jarduera euskaraz eskainiko ditu (orain arte umeentzako jarduera batzuk baino ez ditu euskaraz eskaini). Gogoan hartu behar da, Aitxu! Euskara Taldeak “Sopelako kiroldegian ere euskaraz” kanpaina bultzatu zuela Udalaren eta Serviocio enpresaren lankidetzarekin. Hori dela eta  apirilean kiroldegiko erabiltzaileen artean inkesta banatu zen, eta emaitza argia izan zen oso: inkesta bete zuen %80k euskaraz eskolak jasotzeko nahia agertu zuen. Inkestaren emaitzak kontuan hartuz, Serviocio enpresak honakoa erabakiak hartu zituen: langileek erraztasunak izango zituztela euren euskalduntzerako, adingabeen ikastaro guztiak euskaraz eskainiko zirela, eta areto-jardueren %50 euskaraz eskainiko zela (ikasturte amaieran %70era heldu daiteke).

“Kirolan ere euskaraz” ekimen honen barruan, udalerriko futbol taldeetako entrenamenduetan euskararen erabilera bultzatzea izango da helburuetako bat. Horretarako, Sopelako Udalak eta Koikili Lertxundi futbolaria eta Itzarri Consulting taldeko kideak elkarrekin proiektua abiaraziko dute. Erronka handia da: Ugeraga, Ander Deuna Ikastola eta Zipiriñe eskolaren entrenamenduak euskaraz burutzea, entrenamenduen kalitatea ere bultzatzen den bitartean. Horretarako Koikilik saio teoriko eta praktikoak eskainiko dizkie entrenatzaile eta futbolariei entrenamenduen kalitatea hobetzeko aukera izan dezaten, eta kirol arloko euskarazko berbak ikas ditzaten.

Prentsaurrea:

{youtube}xDU97-D6bI0&{/youtube}

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...