Euskara

Ate joka Sopelako XXII. Esaera Zaharren lehiaketak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 18 Apirila 2015 Argitaratua: Larunbata, 18 Apirila 2015

esaera zaharrak 22

 

22 urte beteko du aurten Sopelako AEK-k antolatutako Esaera Zaharren lehiaketak eta urtero bertsoak, atsotitzak eta sekulako giro ona uztartzen da herriko kaleetan. Goizeko saioan parte hartzaileak herrian zehar ibiliko dira Algortako Bertso Eskolako bertsolariekin batera eta arratsaldeko saioa Ander Deuna ikastolan izango da, herri-bazkariaren ostean, Nerea Ibarzabal eta Aitor Sarriegi bertsolarien laguntzarekin.

Txapelketan taldeka hartzen da parte: 2-4 kide eta 16 urtetik gorakoak, eta  xedea da entzundako bertsoak zein esaerari dagozkion asmatzea aurretiaz emandako eta ikasitako 100 esaera zaharreko zerrenda  batean.

20a azken eguna izena emateko

Izen-emateak 10 euro balio du taldeko, eta bazkariak 20 euro pertsonako. Izena apirilaren 20a baino lehen eman behar da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopela euskAHALdun, Korrika 19

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 25 Martxoa 2015 Argitaratua: Azteazkena, 25 Martxoa 2015

{youtube}jTznOIOQZyo{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Asteartean, martxoak 24, helduko da Korrika Sopelara!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 17 Martxoa 2015 Argitaratua: Asteartea, 17 Martxoa 2015

Martxoaren 24an helduko da Korrika Sopelara 13:15ean gutxi gorabehera Barrika aldetik EuskAHALdun lelopean. Gure herriko kaleetatik hainbat kilometro egin ondoren eta herri-elkarte askoren laguntza eta babesa jaso ostean Berango aldera joko du atsedenik gabe; hain zuzen ere, Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxoaren 19an hasiko da Urepelen martxoaren 29an Bilbora heldu arte.

Korrika Kulturala ere...

Sopelan, Korrikaren egun handia 24a bada, 27a ere agendan apuntatzeko modukoa da, Korrika Kulturalak antolatutako jardueren artean Eñaut Elorrieta Ken 7ko taldeko abeslari ezaguna Kurtzio Kultur Etxean egongo baita 20:00etatik aurrera “desertuko kantak” aurkezteko. Proiektu honetan Aresti, Sarrionandia, Benedetti, Cano poeten testuak musikatzen ditu. Sarrera 6 euro.

Larunbatean, martxoaren 28an, Bilboko azken egunaren besperan, 12:30ean Udaletxeko plazan Erromeria izango da Trikilekuren eskutik. Bertan ere Korrika arropa salgai egongo da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Berba-txangoa Intxortara

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 14 Martxoa 2015 Argitaratua: Larunbata, 14 Martxoa 2015

intxorta

 

 

 

Eskualdeko euskararen aldeko zenbait taldek (Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu eta Getxoko Egizu) berba-txangoa antolatu dute Elgetara, Intxorta mendiaren magalera, memoria historikoan murgiltzeko. Horrela Memoria Historikoaren Euskal interpretazio zentrora bisita egingo diote eta Intxorta mendian 1937ko frontearen kokaleku eta lubakiak ezagutuko dituzte.

Sopelatik 08:30ean irtengo da autobusa eta bisita-gidatua 10:30etik 14:00etara izango da. Prezioa 5 euro (busa eta mokadua) helduentzat eta doan umeentzat. Leku mugatua denez, izena aurretiaz eman behar da aipatutako elkarteetan, gurean: aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Korrikaren aurkezpena Uribe Kostan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 24 Otsaila 2015 Argitaratua: Asteartea, 24 Otsaila 2015

Korrika aurkezpena

 

 

 

Ostiralean, otsailak 27, XIX. Korrikaren aurkezpena egingo da Uribe Kostan. Hitzordua 18:00etan izango da Larrabasterrako (Sopela) Urkoko polikiroldegian.

19. Korrika Urepeletik abiatuko da martxoaren 19an, eta Euskal Herriko hainbat herri eta txokotatik pasa ondoren, 29an amaiera izango du Bilbon. Ibilbide honetan 24an, asteartean, Uribe Kostatik pasako da, zehatz-mehatz Sopelatik 13:00etan gutxi gorabehera.

Korrika 19ren kilometroren bat erosteko aukera zabalik dago jadanik, hortaz, interesa nahi izanez gero, Korrikaren arduradunekin harremanetan jartzea eskatzen da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu