Euskara

Sopelan: Kirolean euskaraz

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 06 Urria 2015 Argitaratua: Asteartea, 06 Urria 2015

aitxu euskara kirola

 

 

 

Kirolak eta euskarak, eskutik heldurik, beteko dituzte Sopelako kaleak datorren ostiralean, hilak 9.

Aitxu euskara elkarteak antolaturik, Serviociorekin batera, Udaletxeko plazan hainbat kirol jarduera izango dira euskaraz: Body-combat; Sh Bam, pilates, body dance eta body pump. 11:30etik 13:30era Ander Deuna ikastolako eta Plentziako institutuko ikasleekin izango dira jarduerok, eta 18:00etatik 20:00etara herritar guztiekin .

Jardunaldi honen bidez kiroldegitik kanpora atera nahi dute kirola euskararekin txertatuz.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Oraindik SopelaNA ikusi behar!!!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 13 Abuztua 2015 Argitaratua: Osteguna, 13 Abuztua 2015

oraindik SopelaNA ikusi behar!!!

 

Udalaren gobernuan egon arren, batzuk ez dira enteratzen zein den kudeatzen duten herriaren izena…

Euskaltzaindiak 1979. urtetik aurrera herri honen euskal izena Sopela zela esan ondoren...

Eusko Jaurlaritzako Politika Linguistikak euskal izena erabiltzeko eskatu ondoren...

Bizkaiko Batzar Nagusiek euskal izena onartu ondoren…

Eta Sopelako Udal Osoko Bilkurak gehiengo osoz erabaki ondoren... batzuek oraindik SopelaNA idazten dute… eta gainera: edukia erdaraz !!!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Berbatxangoa itsasadarretik

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 12 Maiatza 2015 Argitaratua: Asteartea, 12 Maiatza 2015

industria ondarea

 

 

 

Sopelako Aitxu, Erandioko Berbots eta Getxoko Egizu elkarteen artean antolaturik, igande honetan, maiatzaren 17an, udaberriko azken Berbatxangoa egingo da "Gure industria ondarea" ezagutzeko.

Itsasadarretik itsasontziz joango da eta hizlaria Ainara Martinez izango da, AVIOP-IOHLEE kidea (Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea). Getxoko Kirol Portutik aterako da Bilboko Udaletxeraino eta bidean Abraz, Bizkaiko zubiaz, labe garaiaz eta hainbat industriari buruzko informazioa kontatuko du Ainarak.

Irteera 10:00etan izango da Kirol Portutik eta itzulera 12:30ean gutxi gorabehera, berriro ere Kirol Portuan. Txartela 5 eurokoa izango da helduentzat eta dohainik umeentzat.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelatik Herri Urratsera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 04 Maiatza 2015 Argitaratua: Astelehena, 04 Maiatza 2015

Sopelako udalak autobusa antolatu du datorren igandean, maiatzak 10, Senperen ospatuko den Herri Urratsera joateko. Irteera 08:00etan izango da Larrabasterrako Urgutxieta plazatik eta 08:15ean Sopelako elizan geldiketa egingo du. Buelta 20:00ak aldera izango da

Izena emateko epea maiatzaren 5era arte dago zabalik eta adin txikikoek gurasoen baimena sinatuta eraman beharko dute. Horretarako udalaren web orrian lor daiteke agiria. Sopelan erroldatuta daudenek 5 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 8 euro, baina kontuan har ezazue ordainketa aurretiaz egin behar dela Kurtzio Kultur etxean kreditu txartelaren bidez.

Atxik Ziburuko Ikastola! @xik ikastol@!

Aurtengo Herri Urrats Atxik Ziburuko Ikastola! @xik ikastol@! Lelopean ospatuko da eta antolatzaileek azaldu dutenez, finantziazio behar berezia dute aurten, Ziburuko ikastola eraikitzeko baita diru bilketa egingo da. Gogoratu, gainera, beste hiru ikastola izango direla datorren urtean Ipar Euskal Herrian.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ate joka Sopelako XXII. Esaera Zaharren lehiaketak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 18 Apirila 2015 Argitaratua: Larunbata, 18 Apirila 2015

esaera zaharrak 22

 

22 urte beteko du aurten Sopelako AEK-k antolatutako Esaera Zaharren lehiaketak eta urtero bertsoak, atsotitzak eta sekulako giro ona uztartzen da herriko kaleetan. Goizeko saioan parte hartzaileak herrian zehar ibiliko dira Algortako Bertso Eskolako bertsolariekin batera eta arratsaldeko saioa Ander Deuna ikastolan izango da, herri-bazkariaren ostean, Nerea Ibarzabal eta Aitor Sarriegi bertsolarien laguntzarekin.

Txapelketan taldeka hartzen da parte: 2-4 kide eta 16 urtetik gorakoak, eta  xedea da entzundako bertsoak zein esaerari dagozkion asmatzea aurretiaz emandako eta ikasitako 100 esaera zaharreko zerrenda  batean.

20a azken eguna izena emateko

Izen-emateak 10 euro balio du taldeko, eta bazkariak 20 euro pertsonako. Izena apirilaren 20a baino lehen eman behar da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu