Euskara

Sopelako Aitxu taldearen agur kantaldia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 18 Urria 2016 Argitaratua: Asteartea, 18 Urria 2016

Sopela ko Aitxu agur

 

 10 urte gero azken kantaldiak egingo du Aitxuk, Sopelako euskara taldeak, urriaren 22an (larunbata).

Taberna Ibiltariarekin bi saio

Taberna Ibiltaria musika taldearen laguntzarekin, lehen hitzordua 19:00etan izango da Laiak Tabernan, eta bigarren saioa 20:30ean Aleman tabernan.

Irakurri beharrekoa: Sopelako Aitxu euskara taldea badoa 10 urte eta gero

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako udala... hau euskara al da? BIGARRENA

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 25 Ekaina 2016 Argitaratua: Larunbata, 25 Ekaina 2016

BERRIRO ERE Sopelako Udalak arduragabekeri handiz jokatu du euskararekin.

Irakur ezazue testua, ulertzen al duzu? Hitzak soberan daude: euskara lotsagarria eta  euskaldunekiko errespetu eza  onartezina. Testu hau Sopelako TAO makinetan dago…

BERRIRO ERE esan dugu orain dela Sopelako udalak beste agiri onartezin bat atera zuelako euskaraz omen… “omen”  ulertezina zelako.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako udala... hau euskara al da?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 15 Maiatza 2016 Argitaratua: Igandea, 15 Maiatza 2016

Argazkian irakurtzea zaila bada ere, saia zaitezte: hitzak soberan daude… euskara lotsagarria, euskaldunekiko errespetu eza  onartezina. Testu hau Sopelako Udalak argitaratu du, sinesgaitza bada ere...

Sopela euskara lotsagarria

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Apirilaren 9an Esaera Zaharrak Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 31 Martxoa 2016 Argitaratua: Osteguna, 31 Martxoa 2016

esaera zaharrak xxiiiEsaera Zaharren XXIII. txapelketa Sopela izango da apirilaren 9an. “Danok bila: edo alua edo zakila” atsotitzaren pean izena emateko epea zabalik dago apirilaren 4ra arte. Inskripzioa 10 euro da eta bazkaria 20 euro.

Lehen fasea herrian zehar egingo da goizeko 11:00etatik aurrera, eta urtero bezala bertsoak, atsotitzak eta sekulako giro ona uztartuko da herriko kaleetan.

Eguerdian herri bazkaria Ander Deuna Ikastolan, eta bukatutakoan finalerdia eta finala izango da. Bertsolariak Algortako Bertso Eskolako kideak (ALBEk) eta Itxaso Paia& Iñaki Apalategi izango dira.

Parte hartzeko
Parte hartzeko antolatzaileek zenbait telefono( 618574445 eta 695774015) eta e-mail egin dute publikoak: jose-p@aek.eus /// aitor-f@aek.eus /// esaera.zaharrak@aek.eus /// www.aek.eus, eta dirua sartzeko Laboral Kutxako 3035 0196 73 1961090811 kontua prest dago. Partaide guztientzat oroigarriak egongo dira eta txapeldunentzat sari potoloak.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Abenduaren 3an Euskararen Eguna. Sopelako mapa soziolinguistikoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 13 Abendua 2015 Argitaratua: Igandea, 13 Abendua 2015

mapa soziolinguistikoaZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko abenduaren 2an

 

Abenduaren 3an, euskararen eguna dela eta, gomendagarria da Sopelako errealitate soziolinguistikoa ezagutzea. Horretarako begirada eman dehar diogu ditugun daturik gaurkotuenei, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako V. Mapa Soziolinguistikoan agertzen direnei, 2011ko datuetan oinarrituz.

Euskaldunak: 4.928 sopeloztar euskaldun,  %41,82

Sopelan badago euskaraz hitz egiteko gai den biztanle kopuru handia, %41,82 euskalduna da, alegia, 4.928 sopeloztar eta gainera gehienak alfabetatuak (4.017).

Ia-euskaldunak: 3.864 sopeloztar, %32,82

3.864 sopeloztar “ia-euskaldunak” dira. “Ia-euskaldun” zer den zehaztea ez da erraza; baina Sopelako %32,82a kokatzen da talde honetan. Zaila da zehztea talde honen euskara maila nolakoa den, baina ondorio bat argi dago: euskaldun eta ia-euskaldunen baturak (%41,82 + %32,82) argi uzten du 4 sopeloztarretatik hiruk, %76,64a alegia, euskarazko oinarrizko maila badutela, beraz inolako zalantzarik gabe esan daiteke oinarrizko gaitasuna badagoela euskaraz aritzeko oinarrizko elkarrizketetan. Erdaldunak, 2.977 pertsona dira, %25,30

Ama hizkuntza euskara: %14, eta ama hizkuntza euskara eta erdara batera: % 9,5

1.652 sopeloztarrek dute euskara ama hizkuntza bezala, eta beste 1.119 herritarrek euskara eta gaztelera izan dituzte ama hizkuntza. Datu hauek adierazten dute Sopeloztar asko euskaldunak direla, baina hauetariko askoren ama-hizkuntza ez dela euskara. Ondorioa argia da, lagun askok euskara ikasi dute, euskararen aldeko jarrera nabarmena dute eta gai dira euskaraz egiteko, baina zailtasun handiak daude hizkuntza ohiturak aldatzeko: txikitandik sortutako erdal ohiturak ez dira egun batetik bestera aldatzen, askotan ez dakigu aurrean dugun auzokidea euskara dakien ala ez...

Erabilpena

Eustatek ez du daturik ematen, baina ez da sekulako azterketa soziologikoa egin behar jabetzeko Sopelako kaleetan entzuten diren elkarrizketa gehienak erdaraz direla; alegia, alde handia dagoela ezagutza eta erabilpenaren artean.%10,23 etxean erabiltzen du nagusiki euskara eta %11,58 erabiltzen ditu biak. Kalean ez ezik, familia giroan ere, euskara gutxiago erabiltzen da gaztelaniaz baino.

%2,6, beste ama hizkuntza

Agian estatistikoki datua ez da esanguratsua, baina kontuan hartzekoa bada, askotan oharkabean pasatzen delako: 306 sopeloztarrek (%2,6) badute beste ama-hizkuntza euskara eta gaztelera ez dena, eta %1,68 etxean beste hizkuntza bat erabiltzen dute (198 lagun).

Sopelan badago ondorio argi bat: Sopelan badago aukera ederra euskararen erabilpena askoz gehiago sustatzeko eta horretan guztion esku hartzea beharrezkoa da, batetik dakigunok gehiago erabiliz eta, bestetik, ez dakigunei noizbait - zerbait eskatu beharko zaie.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu