Euskara

Bertsoak Sopelan Berbalagunen eskutik

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 10 Abendua 2009 Argitaratua: Osteguna, 10 Abendua 2009

berbalagunbertsotan

Lamia Taberna Sopelako Bertso Plaza bihurtu zen. Abenduaren 10ean, Berbalaguna Taldeak antolatuta,  Galder Bilbao "Txapi", Jone Uria eta Josu Landeta bertsolariek, saio polita eskaini ziguten. Taberna bete zen eta han bildutako euskaldun guztiek, zaharrek zein berriek, oso giro polita sortu zuten. Amaitzeko kantatzeari ekin zioten. Horretarako propio liburuxkak banatu zituzten.

Oso ekimen txalogarria Sopelan euskarak galdu duen esparrua apurka apurka berriro irabaz dezan. Ekimen hauek guztiek egunero euskara gero eta gehiago erabil dezagun baliogarriak izan daitezke. Ea guztion artean lortzen dugun!

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Udaletxeko Plazan euskarak dantza egin zuen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 21 Azaroa 2009 Argitaratua: Larunbata, 21 Azaroa 2009

Azaroaren 20an, barikuan, Aitxu! euskara taldeak antolatu zuen erromeria arrakastatsua izan zen. Jende asko hurbildu zen, nagusiak, gazteak eta umeak. Trikitilari gazteek lagundurik, Meñakoz elkartearen dantzariek erromeria gidatu zuten eta jende asko dantzaldi bat edo beste egitera animatu zen. Denetarik egon zen, pintxoak eta sagardo freskoa barne.

Aitxu! taldeak euskara esparru ezberdinetan erabiltzeko aukerak sortu nahi ditu. Erromeriarekin ere lortu zuten nahiz eta hurrengorako euskara gehiago entzutea espero duten. Hona hemen erromeriaren laburpen bat.

{youtube}slaZVHIF40w{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

HEMEROTEKA

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 15 Uztaila 2009 Argitaratua: Azteazkena, 15 Uztaila 2009

Hemeroteka: Egunkariak eta aldizkako argitalpenak gordetzen diren liburutegia.

Hona hemen 1933. urteko Euzkadi egunkariaren albistetxo bat, Sopelako jayak deskribatzen duena

euzkadi 1933
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Korrika 16 Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 20 Uztaila 2009 Argitaratua: Astelehena, 20 Uztaila 2009

Korrika 16 Sopelatik igaro zen eta euskararen aldeko mezua zabaldu zen gure herrian. Hemen duzue bideoa.

 

{youtube}54lCrD5mjvU{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu