Euskara

Txalaparta ikastaroak euskaraz egiteko aukera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 10 Martxoa 2010 Argitaratua: Azteazkena, 10 Martxoa 2010

AITXU! Sopelako Euskara Taldeak eta UKTEST taldeak antolatu dituzten txalaparta ikastaroak martxan daude. Ikastaro hauek euskaraz egiten dira. Izena emateko oraindik aukera badago. Beraz, txalaparta euskaraz ikasi nahi duenak, AITXU! taldeak egindako bideo honetan agertzen diren telefonoetara deitu baino ez du egin behar. Bestela, Ikastaroak asteazkenero, arratsaldeko 17etatik 18:30ak arte, Zipiriñe eskolan egiten dituzte. Hara joan zaitez eta argibide guztiak emango dizkizute.

{youtube}9J_MvgyCGLM{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako leku izenen erakusketa (toponimia)

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 21 Abendua 2009 Argitaratua: Astelehena, 21 Abendua 2009

lekuizenakAbenduaren 17tik 31ra Sopela herriko baso, soro, etxe eta antzerakoen leku izenekin (toponimoekin) erakusketa zabalik egongo da Kurtzio Kultur Etxean.
Erakusketan Sopelako plano eta airetik hartutako argazkia handi bat ikusgai daude, eta bertan agertzen dira Euskaltzaindiaren laguntzaz jasotako 800 leku izen (toponimoak). Honez gain, jasotako beste 80 izen zerrendatzen dira, nahiz eta une honetan ez jakin zehatz-mehatz non kokatu.
Erakustea xumea den arren, gure herriko antzinako izenak ezagutzeko eta ez galtzeko merezi du, azken helburua Sopelako mapa toponimikoa osatzea delarik.
Erakusketa azaroaren 17an zabaldu zen, eta bertan Felix Mugurutzak, Euskaltzaindiko kideak emandako azalpenak interesgarriak izan ziren, eta zenbait izenen jatorriaren azalpena bitxia oso. Entzun nahi izan zionari argi eta garbi adierazi zion Sopela dela gure herriko izena euskaraz Euskaltzaindiak hartutako ebazpenen arabera eta ez Sopelana

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Udaletxeko Plazan euskarak dantza egin zuen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 21 Azaroa 2009 Argitaratua: Larunbata, 21 Azaroa 2009

Azaroaren 20an, barikuan, Aitxu! euskara taldeak antolatu zuen erromeria arrakastatsua izan zen. Jende asko hurbildu zen, nagusiak, gazteak eta umeak. Trikitilari gazteek lagundurik, Meñakoz elkartearen dantzariek erromeria gidatu zuten eta jende asko dantzaldi bat edo beste egitera animatu zen. Denetarik egon zen, pintxoak eta sagardo freskoa barne.

Aitxu! taldeak euskara esparru ezberdinetan erabiltzeko aukerak sortu nahi ditu. Erromeriarekin ere lortu zuten nahiz eta hurrengorako euskara gehiago entzutea espero duten. Hona hemen erromeriaren laburpen bat.

{youtube}slaZVHIF40w{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Bertsoak Sopelan Berbalagunen eskutik

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 10 Abendua 2009 Argitaratua: Osteguna, 10 Abendua 2009

berbalagunbertsotan

Lamia Taberna Sopelako Bertso Plaza bihurtu zen. Abenduaren 10ean, Berbalaguna Taldeak antolatuta,  Galder Bilbao "Txapi", Jone Uria eta Josu Landeta bertsolariek, saio polita eskaini ziguten. Taberna bete zen eta han bildutako euskaldun guztiek, zaharrek zein berriek, oso giro polita sortu zuten. Amaitzeko kantatzeari ekin zioten. Horretarako propio liburuxkak banatu zituzten.

Oso ekimen txalogarria Sopelan euskarak galdu duen esparrua apurka apurka berriro irabaz dezan. Ekimen hauek guztiek egunero euskara gero eta gehiago erabil dezagun baliogarriak izan daitezke. Ea guztion artean lortzen dugun!

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Korrika 16 Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 20 Uztaila 2009 Argitaratua: Astelehena, 20 Uztaila 2009

Korrika 16 Sopelatik igaro zen eta euskararen aldeko mezua zabaldu zen gure herrian. Hemen duzue bideoa.

 

{youtube}54lCrD5mjvU{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Artikulu gehiago ...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu