Euskara

Korrika Sopelan, apirilaren 6an

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 12 Urtarrila 2017 Argitaratua: Osteguna, 12 Urtarrila 2017

Korrika Sopelan

Apirilaren 6an, gaueko ordu batean, Korrika Sopelara helduko da.

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Korrikaren 20. edizio hau Otxandiotik abiatuko da Iruñean bukatzeko, eta oraingo honetan Sopelatik gauez pasatuko da: ordutegi ofizialaren arabera asteazken - ostegun bitarteko gauean 01:06an da hitzordua.

Denbora dago Korrikaz aritzeko, baina garaiz agendan apuntatzeko ezinbesteko data dugu.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelan azaroaren 25ean euskarari mesprezurik ez

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 26 Azaroa 2016 Argitaratua: Larunbata, 26 Azaroa 2016

Sopela azaroak 25 eta euskara“Solamente vamos a leer el manifiesto en erdera para no alarganos demasiado”… horrela eman zitzaion hasiera Sopelan Azaroaren 25eko ekitaldi instituzionalari.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean esandakoaren aurrean Sopelako EHBilduk bere desadostasunik handiena helarazi du euskarari egindako mesprezua salatuz. “Gogorra egiten da azaroaren 25-k duen esanahia eta sinbolismoan hau bezalako gaia atera behar izatea” dio Sopelako EHBilduk, baina euskararekiko eta euskaldunekiko errespetu falta hau onartezina da.

"Azaroak 25i EHBilduk dion errespetuagatik, ekitaldian geratu ziren EHBilduko ordezkariak bukatu arte” jakinarazi du EHBilduk, dena dela, kexa aurkeztuko duela ofizialki hurrengo  Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna udal batzordean ohartarazi du.  

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Aitxu taldearen agur kantaldia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 18 Urria 2016 Argitaratua: Asteartea, 18 Urria 2016

Sopela ko Aitxu agur

 

 10 urte gero azken kantaldiak egingo du Aitxuk, Sopelako euskara taldeak, urriaren 22an (larunbata).

Taberna Ibiltariarekin bi saio

Taberna Ibiltaria musika taldearen laguntzarekin, lehen hitzordua 19:00etan izango da Laiak Tabernan, eta bigarren saioa 20:30ean Aleman tabernan.

Irakurri beharrekoa: Sopelako Aitxu euskara taldea badoa 10 urte eta gero

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako udala... hau euskara al da? BIGARRENA

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 25 Ekaina 2016 Argitaratua: Larunbata, 25 Ekaina 2016

BERRIRO ERE Sopelako Udalak arduragabekeri handiz jokatu du euskararekin.

Irakur ezazue testua, ulertzen al duzu? Hitzak soberan daude: euskara lotsagarria eta  euskaldunekiko errespetu eza  onartezina. Testu hau Sopelako TAO makinetan dago…

BERRIRO ERE esan dugu orain dela Sopelako udalak beste agiri onartezin bat atera zuelako euskaraz omen… “omen”  ulertezina zelako.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako udala... hau euskara al da?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 15 Maiatza 2016 Argitaratua: Igandea, 15 Maiatza 2016

Argazkian irakurtzea zaila bada ere, saia zaitezte: hitzak soberan daude… euskara lotsagarria, euskaldunekiko errespetu eza  onartezina. Testu hau Sopelako Udalak argitaratu du, sinesgaitza bada ere...

Sopela euskara lotsagarria

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...