Euskaraldia: asteburuko ekitaldiak Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 29 Azaroa 2018 Argitaratua: Osteguna, 29 Azaroa 2018

Sopela Euskaraldia

Hona hemen Euskaraldia batzordeak antolatutako ekitaldiak asteburu honetarako: azaroaren 30ean, ostiralean, Orkresta Elektrotxaranga, 20.00etan udaletxean eta abenduaren 2an, 12:00etan frontoiko tabernatik hasita bertso jira Aitor Mendiluze eta Julio Sotorekin. Egun berean, arratsaldeko 17:00etan erromeria KEN BATen eskutik, eta txokolatada.

Nola edo hala euskaraz ekin

Sopela euskalduna da, pentsatzen dena baino gehiago. 2016ko errolda aintzat hartuz eta EUSTATek emandako azken datuen arabera, Sopeloztarron %46,83 euskalduna da, alegia, 5.769 sopeloztar eta gainera gehienak alfabetatuak (4.961). Honez gain, 2.971 sopeloztar “ia-euskaldunak” dira. “Ia-euskaldun” zer den zehaztea ez da erraza; baina Sopelako %24,12 kokatzen da talde honetan, alegia, euskaldun eta ia-euskaldunen baturak (%46,83 + %24,12) argi uzten du 4 sopeloztarretatik ia hiruk, %70,95 alegia, euskarazko oinarrizko maila baduela. Erdaldunak %29,05 dira: 3.578 pertsonak.

Irakurri: EUSKARALDIA: Sopelak badaki euskara, erabil dezagun.

 

 

Bisitak: 93
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu