Euskaraldia Sopelan: eman ezazu izena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 11 Urria 2018 Argitaratua: Osteguna, 11 Urria 2018

Euskaraldia SopelanIzena eman Sopelan...

Eman ezazu izena Sopelan Ahobizi edo Belarriprest izateko http://izenaematea.euskaraldia.eus/ edo herriko hainbat lekutan: Kultur Etxean, liburutegian, udaletxean, turismo bulegoan, anbulategian, frontoiko tabernan, euskaltegian, Iberre institutuan, Ander Deuna Ikastolan, Zipiriñe eskolan…

baina zer da Euskaraldia?

Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egiteko erronka.

eta nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez: Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Eta Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Nork bultzatzen du Euskaraldia?

Euskaraldia babesten eta bultzatzen duten elkartearen eta eragileen zerrenda ia ia bukaezina da: Euskaltzaleen topagunea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroko Gobernua, Kontseilua, Euskaltzaindia, Eudel, AEK, Ikastolen Elkartea, UPV…

Bisitak: 87
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu