Gaur ez da Euskara eguna, Sopelako errealitate gogorra

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 04 Abendua 2017 Argitaratua: Astelehena, 04 Abendua 2017

Sopela gaur ez da abenduaren 3aEuskara egunaren inguruan, abenduak 3,  oso asmo oneko agiri ederrak onartu dira eta hainbat ekitaldi eder eta erakargarri antolatu dira herri askotan, Sopelan ere; baina eguneroko errealitatea oso bestelakoa da.

“Euskaraz atseginez” diagnostikoa Uribe Kostako Mankomunitatean

“Euskaraz atseginez” izeneko diagnostikoa argitaratu zuen 2017ko martxoan Uribe Kostako Mankomunitateak, Labayru Fundazioarekin batera. Diagnostiko honetan Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz, Barrika eta Lemoizeko establezimenduetan euskararen erabilera aztertzen da.

Mankomunitateko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen egoera: galdetegia

Diagnostikoan, aipatu diren herrietako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabileraz galdetegi bat pasatu da haien jabe edo arduradunekin hitz egin ondoren. Galdetegian hainbat atal islatu dira: langileak eta euskara (euskara maila…); bezeroak eta euskara (harreman hizkuntza…); denda edo taberna euskalduntzen (kanpoko eta barneko errotulazioa…); ekimenak (sektorea euskalduntzeko egindako ekimenen balorazioa…). Galdetegia ez zen anonimoa eta hainbat aldagai aintzat hartzen ziren: adina, sexua, jatorria…

Sopela

Sopela.net-ek Sopelako datuak ezagutzera eman nahi du, hona hemen aipagarrienak

  • Diagnostiko honen arabera Sopelako 227 establezimenduetatik pasa zen eta 146tan gogo onez erantzun zuten.
  • Langile gehienek ez dakite euskara: aztertutako 381 langileetatik, 185ek ez dakite euskara, 148 gai dira euskaraz egiteko, eta 48k ulertzen dute, baina ez dira gai euskara hitz egiteko.
  • Nabarmena da gaztelaniaren presentzia hizkuntza paisaian: 146 establezimenduetatik 25ek bakarrik dute errotulua euskaraz, eta 52tan bakarrik daude barneko kartelak euskaraz edo elebitan, 74tan gaztelania hutsean.
  • Bezeroak nagusiki gaztelaniaz sartzen dira establezimenduetan, establezimenduen %65ek dio hizkuntza nagusia gaztelania dela, nahiz eta hainbat bezero umeekin euskaraz egin, dendan erdaraz egiten dute.

Ekimenak

Establezimenduek diote ez dituztela sektorea euskalduntzeko egindako ekimenak ezagutzen, baina 118k “prest daudela etorkizunean ekimenetan parte hartzeko”.
70 establezimenduk positiboki baloratzen dute bezeroek euskaraz egin dezaten “pegatina – txarteltxo”  bat ikusgai izatea. (hala eta guztiz ere, beste batzuek diru galera dela uste dute). Establezimendu gehienek ez dute “Itzulpen zerbitzua” ezagutzen. Eta dendariak euskalduntzeko ikastaroak direla-eta, bakarrik 64k ezagutzen zituzten ikastaro hauek. Horrek ez du esan nahi parte hartu dutenik (55k ez dute parte hartu)

Diagnostikoak datu hauek eta gehiago ematen ditu… errealitatea honi aurre egiteko neurriak hartuko dira?

Bisitak: 376
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...