Sopelan azaroaren 25ean euskarari mesprezurik ez

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 26 Azaroa 2016 Argitaratua: Larunbata, 26 Azaroa 2016

Sopela azaroak 25 eta euskara“Solamente vamos a leer el manifiesto en erdera para no alarganos demasiado”… horrela eman zitzaion hasiera Sopelan Azaroaren 25eko ekitaldi instituzionalari.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean esandakoaren aurrean Sopelako EHBilduk bere desadostasunik handiena helarazi du euskarari egindako mesprezua salatuz. “Gogorra egiten da azaroaren 25-k duen esanahia eta sinbolismoan hau bezalako gaia atera behar izatea” dio Sopelako EHBilduk, baina euskararekiko eta euskaldunekiko errespetu falta hau onartezina da.

"Azaroak 25i EHBilduk dion errespetuagatik, ekitaldian geratu ziren EHBilduko ordezkariak bukatu arte” jakinarazi du EHBilduk, dena dela, kexa aurkeztuko duela ofizialki hurrengo  Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna udal batzordean ohartarazi du.  

Bisitak: 1243
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu