Uribe Kostako Talaiak ezagutzera doaz

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 08 Urria 2013 Argitaratua: Asteartea, 08 Urria 2013

Talaiak Berbatxangoa Aitxu!

Uribe Kostako talaiak berbatxangoa antolatzen ari dira urriaren 13rako, iganderako.

Xabier Alberdi Lonbide historialariarekin egingo dute bisita gidatua eskualdeko talaia esanguratsuetatik. Sopelako Aitxu, Erandioko Berbots eta Egizuren arteko egitasmoa duzue Berbatxangoena, eta indarberrituta dator udazken honetan.

Autobusez joango dira eta helduek 3€ pagatzen dute, umeak doan, aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean.

Itsasoaren egoeraren eta gerta zitezkeen arriskuen berri izateko, arrain sardak edo baleak bistaratzeko, itsasontzi handiak ikusi atoian eramango zituzten atoiontziei jakinarazteko... hauek dira Uribekostako TALAIAK betetzen zituzten funtziotariko batzuk.

Hauek bisitatuko dituzte: Talaganeta Sopelan, Atalaia etxea barrikan eta Gorliz eta Armintzako talaiak.

Sopelan izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 603.894.364

 

 

 

Bisitak: 867
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu