Parte hartu Sopelako Berbalagun taldeetan!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 25 Iraila 2013 Argitaratua: Azteazkena, 25 Iraila 2013

berbalagunMartxan da berriro ere Sopelako Berbalagun programa. Aurten 7. urtea izango da eta iaz 5 talde ibili ziren Sopelan euskarari bizi ematen.

Helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzea da. Bertan, euskaraz hitz egiten duen edozeinek har dezake parte: euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo azken mailetako euskaltegiko ikaslea... Horretarako, lau, bost edo sei laguneko taldeak sortzen dira, euskaldun zaharrak eta berriak elkartuz.

Hasieran astean ordu betez geratzea adosten bada ere, gero taldekideek, beraiek, aukeratzen dute non eta noiz gelditu, zer egin eta abar. Horrez gain, Berbalagun guztiak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, ikastaroak, txangoak, hitzaldiak… modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabaltzeko.

Taldeen jarraipena egiteko, ekintzak antolatzeko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko deitu 688 849 810 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.

Bisitak: 1230
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu