Sopelan kirola euskaraz.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 17 Iraila 2013 Argitaratua: Asteartea, 17 Iraila 2013

Sopelako Udalak “Kirolean ere euskaraz” kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu.  “Sopelako Udalak euskararen erabilera normalizatzeko apustu sendoa egin du, eta kirol esparruan orain arte errealitate izan diren ahulguneak gainditzeko asmoz, kirolean euskaraz leloarekin bat egingo duten hainbat ekimen sustatuko ditu”.

Ekimen honen aurkezpenean honakoek hartu dute parte: Betitxe Saituak (Sopelako Udaleko Euskara Zinegotzia, BILDU), Koikili Lertxundik (Itzarri Consulting), Mikel Begoñak (Sopelako “Aitxu!” Euskara Taldea) eta Unai Espinak (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen duen enpresa).

Alde batetik, euskararen erabilera kiroldegian bultzatuko da: lehen aldiz, udal kiroldegiak hainbat areto-jarduera euskaraz eskainiko ditu (orain arte umeentzako jarduera batzuk baino ez ditu euskaraz eskaini). Gogoan hartu behar da, Aitxu! Euskara Taldeak “Sopelako kiroldegian ere euskaraz” kanpaina bultzatu zuela Udalaren eta Serviocio enpresaren lankidetzarekin. Hori dela eta  apirilean kiroldegiko erabiltzaileen artean inkesta banatu zen, eta emaitza argia izan zen oso: inkesta bete zuen %80k euskaraz eskolak jasotzeko nahia agertu zuen. Inkestaren emaitzak kontuan hartuz, Serviocio enpresak honakoa erabakiak hartu zituen: langileek erraztasunak izango zituztela euren euskalduntzerako, adingabeen ikastaro guztiak euskaraz eskainiko zirela, eta areto-jardueren %50 euskaraz eskainiko zela (ikasturte amaieran %70era heldu daiteke).

“Kirolan ere euskaraz” ekimen honen barruan, udalerriko futbol taldeetako entrenamenduetan euskararen erabilera bultzatzea izango da helburuetako bat. Horretarako, Sopelako Udalak eta Koikili Lertxundi futbolaria eta Itzarri Consulting taldeko kideak elkarrekin proiektua abiaraziko dute. Erronka handia da: Ugeraga, Ander Deuna Ikastola eta Zipiriñe eskolaren entrenamenduak euskaraz burutzea, entrenamenduen kalitatea ere bultzatzen den bitartean. Horretarako Koikilik saio teoriko eta praktikoak eskainiko dizkie entrenatzaile eta futbolariei entrenamenduen kalitatea hobetzeko aukera izan dezaten, eta kirol arloko euskarazko berbak ikas ditzaten.

Prentsaurrea:

{youtube}xDU97-D6bI0&{/youtube}

 

 

Bisitak: 1119
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu