Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskaraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 24 Ekaina 2013 Argitaratua: Astelehena, 24 Ekaina 2013

Sopelan kiroldegian euskaraz Iribar eta Eunate

 

Aitxu! euskara taldeak, Sopelako Udalarekin eta Serviociorekin elkarlanean, berri onak ekarri dizkigu euskara gure herrian gehiago erabil dezagun. Hona hemen zabaldu duten prentsa oharra.

Sopelako kiroldegiko erabiltzaileek hainbat jarduera euskaraz jasotzeko aukera izango dute lehen aldiz, irailetik aurrera. Jarduerak euskaraz eskaintzeko aukera aztertzeko asmoz, martxotik aurrera ‘Sopelan kirolean ere euskaraz’ kanpaina abiatu zuen Aitxu! euskara taldeak, Sopelako Udala eta Serviocioren (herriko kiroldegia kudeatzen duen enpresa) lankidetzagaz..

Orain arte, kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez ezik, beste jardueretan ere ez da euskararentzako tokirik egon. Apirilean herriko kiroldegian eskuragarri egon den inkestako parte-hartzaileen %80k ikastaroak euskaraz egiteko gogoa agertu duenez, Serviocioko plangintza berriak Zikloa, Pilates eta Bizkarreko Tonifikazioa euskaraz egiteko eskaintza zabalduko du.

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zareten protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak eman nahi dizkizuegu, proiektu hau aurrera eramateko prest agertu zaretelako eta eredua izan zaretelako; partehartzaileon zerrenda hauxe:

Parapentistak (Gari eta Wiso), surflariak (David Bustamante, Aritza Saratxaga, Loiola eta Leticia Canales eta Kepa Acero), igerilariak (Oreina Fernandez, Alaitz Arozeta eta Ager Axpe), txirrindulariak (Oier Egaña eta Joseba Momoitio), pilotariak (Lejonagoitia familia, Torre familia eta Patxi Ziskar), futbolariak (Maddi Torre, Galder Izaola, Jon Andoni Villamandos, Ibai Baldelona eta Jose Angel Iribar), bodyboardlariak (Eunate Aguirre), eskalatzaileak (Agurtzane Romero eta Ugaitz Aguilar) eta Serviocioko monitoreak (Ainhoa Fernandez, Magali Moso, Jorge Nuñez, Ander Garaizar eta Milos Mallol).

Ezin aipatu gabe utzi, kanpaina honetako kolaboratzaileak:

Makillatzailea: Ibone Prats

Argazkiak: Foto Xabier Denda

Grafika: www.dorsoestudio.com

 

Bisitak: 1400
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu