Badator AITXUren 6. kantaldia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 20 Maiatza 2013 Argitaratua: Astelehena, 20 Maiatza 2013

{youtube}8XspTYAtoR0&feature=player_embedded{/youtube}

AITXU! euskara taldeak bere blogean argitaratu duen moduan, seigarren kantaldia martxan dago eta aurten ere euskararen inguruan herriko eragile guztiak biltzeko kontaktuekin hasi dira. Kantaldi arrakastatsu honetan herriko jende anitzak parte hartzen du eta oso giro ederra sortzen da. Aurten EKAINAren 21ean ospatuko dute eta arratsaldeko kaleko saioa Larrabasterrako plazan egingo dute Sopelako alde honi ere euskararen aldeko jai hau hurbiltzeko. Kaleko saio hau arratsladeko 19:30etan hasiko da eta TABERNA IBILTARIA taldea bertan egongo da.

Gaueko 21:30etatik aurrera URKO kiroldegian herri afaria eta kantaldia bera ospatuko dute. Betiko moduan, talde eta eragile ugari txandaka aterako dira abesti bana kantatzeko bertan egongo diren gainontzeko pertsonek lagunduta. Afaltzeko tiketa 20 euro balio du eta ez dute erreserbarik egingo. Txartelak erosteko LAIAK tabernara eta turismo bulegoetara joan beharko duzue.

Hau da 6. kantaldia iragartzeko atera duten bideoa.

 

Bisitak: 1435
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu