Esaera Zaharrek, berriro ere, Sopela euskaraz eta alaitasunez bete zuten

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 27 Apirila 2013 Argitaratua: Larunbata, 27 Apirila 2013

{youtube}3oSo10xbt9E{/youtube}

Sopelan Esaera Zaharrak berriro kalera atera ziren AEKren eskutik. Urtero legez, musika, bertsoak, eta umore aparta kalez kale eta tabernaz taberna ibili ziren txapelketa mundial honi esker. 25 talde apuntatu ziren eta jokoan zeuden ehun esaera zaharrak ikasi eta gero, bertsoen bitartez asmatu behar zituzten. Talde bakoitzean leia handia egon zen eta finalarako talde bana sailkatu zen.

Frontoian herri bazkaria egin eta gero, finalari bidea eman zioten eta aurten sari nagusia eta txapela Sopelan geratu ziren Txominbelarra taldea irabazle suertatu zelako. Hemen duzue giroa, pare bat bertso, txapeldunen irudiak eta eskaini zuten bertsoa. Zorionak guztioi!

Bisitak: 1593
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu