Esaera Zaharrak Sopela euskalduntzeko prest!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 08 Apirila 2013 Argitaratua: Astelehena, 08 Apirila 2013


20. esaera zaharrak

Sopelako Esaera Zaharren 20. txapelketa gertu dago eta antolatzaileek ahalik eta lasterren izena emateko deia egin dute. Izena emateko epea apirilaren 22a arte zabalik egongo da baina antolakuntza errazteko data horretara ez itxaroteko eskaera egin dute.

Aurtengo edizioan Ana Labaka eta Xabier Amuriza bertsolariak finalean egongo dira bertsoak eta esaera zaharrak ederki uztartzeko prest. Sariak, giro ona eta parranda ziurtatuta daude. Sopela euskaldunago bihurtzeko ekimen txalogarria da. Izena emateko, esaera zaharren zerrenda eta gainerako informazio guztia AEKren agerkari digitalean topa dezakezue. Anima zaitezte!

Bisitak: 1878
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu