Giroa berotzen KORRIKA 18ri ongi etorria emateko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 09 Martxoa 2013 Argitaratua: Larunbata, 09 Martxoa 2013

{youtube}1WU2Dd1XC_Y&feature{/youtube}

Sopelako KORRIKA batzordeak antolatuta jende ugari elkartu da aurkezpen ekitaldi herritarra egiteko. Denek bat egin zuten Udaletxeko plazan gaur egun Sopelan euskara ikasten ari direnei indarrak emateko eta KORRIKAren hamazortzigarren edizioaren inguruko berriak eta mezuak entzuteko. Baina horrekin batera, edizio honetarako AEK erakundeak atera duen arroparekin herri pasarela bihurtu zuten Sopelako Udaletxeko plaza. Ekimen alai honetan ere pintxoak eta edariak guztion eskura egon ziren.

Martxoaren 22an, 15:00etan, gutxi gora behera, KORRIKA Sopelara helduko da. Berangotik sartuko da eta Barrikaruntz urrunduko da. Beraz, badakizue, denok KORRIKArekin bat egitera eta egunero euskaraz hitz egitera.

Bisitak: 1027
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu