Korrikaren aurkezpena Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 05 Martxoa 2013 Argitaratua: Asteartea, 05 Martxoa 2013

korrika 18

 

 

 

Datorren larunbatean, hilak 9, udaletxeko plazan 18. Korrikaren aurkezpena izango da, 12:30ean: txalaparta, trikitilariak, bertsolariak, arropa salmenta eta pintxoak. Honez gain, goizean zehar diru postulazioa egingo da.

Gogoan hartu KORRIKA Andoainen hasiko dela martxoaren 18an Baionan bukatzeko 24an, eta Sopelako kaleetara 22an (ostirala) helduko dela Berangotik, arratsaldeko 15:15 aldera. Gure herrian 5 kilometro egin ondoren Barrikarantz abiatuko da.

Aurtengo Korrikak euskalduntzen eta alfabetatzen ari den herritar guztiak omendu nahi ditu.

Bisitak: 1575
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu