Kirolean ere euskaraz!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 04 Martxoa 2013 Argitaratua: Astelehena, 04 Martxoa 2013

AITXU! Kiroldegian ere euskaraz

 

 

Sopelako AITXU! euskara taldeak beste urrats bat eman du gure herrian euskararen erabileraren alde. Azken erabileraren neurketan Sopelako datuak oso txarrak izan ziren. Euskararen erabilera maldan behera doala agerian geratu zen. Gauzak horrela, AITXU!k, Sopelako Udalarekin eta SERVIOCIO enpresarekin batera, beste ekimen bat abian ipini du.

Sopelako kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez ezik, beste jardueretan ez dago tokirik euskararentzat. Pilates, spinning, aerobic edo bestelako areto ekintzetan euskarak ez du inolako esparru normalizaturik. Hau ikusita AITXU! taldeak, Sopelako Udalak eta SERVIOCIOk inkesta bat banatuko dute erabiltzale guztien artean euskararen ezagutza maila zein den jakiteko eta kirol jarduerak euskaraz egiteko erabiltzaileek duten prestutasuna ezagutzeko.

Inkesta martxoaren 1etik aurrera banatzen ari dira eta hilabete bat pasata jasoko dituzten emaitzeekin ondorioak aterako dituzte, hurrengo matrikulazio kanpainan hainbat ekimen euskaraz eskaintzeko helburuarekin. Ekimen honek arrakasta badu, Sopelako kiroldegietan areto jarduerak lehenengo aldiz euskaraz garatzeko urratsa emango lukete. Ia guztion artean lortzen dugun.

 

 

 

Bisitak: 1094
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu