Badator Korrika

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 27 Urtarrila 2013 Argitaratua: Igandea, 27 Urtarrila 2013

korrika 2013

 

Asteazken honetan (hilak 30) aurtengo Korrikaren aurkezpena izango da gure herrian, Sopelan, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

 Aurtengoa 18. edizioa dugu eta martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta 11 egunez, gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du martxoaren 24an Baionara heldu arte.

Sopelan martxoaren 22an arratsaldeko 4etatik aurrera izango da (oraindik ez da guztiz finkatu behin behineko bidea eta ordutegia).

Aurtengo leloa EMAN EUSKARA ELKARRI da, eta Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu, alegia, "Euskalakari" izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak.

Bisitak: 1150
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu