Abenduak 3: euskararen eguna. Sopela, euskaraz blai…

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 26 Azaroa 2012 Argitaratua: Astelehena, 26 Azaroa 2012

budologuakAbenduaren 3an, euskararen eguna, eta Sopelan azaroaren 28tik abenduaren 3ra arte, euskararekin lotura duten hainbat jarduera izango dira adin eta gustu guztientzat.

Horrela:

AZAROAK 28, 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean, mahai-ingurua: "Uribe Kosta lehen, orain eta gero" Fredi Paiaren eskutik. Bertan, Gotzon Elortzaren dokumentala izango da ikusgai, eta gogoeta egiteko aukera izango dugu: nolakoa zen Uribe Kosta lehen, nolakoa da egungo eskualdea, zer nolako Uribe Kosta gura dugun...

AZAROAK 29, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean, literatur solasaldia. Gotzon Barandiaran idazleak Katamalo poema liburuari buruzko solasalditxoa eskainiko du.

AZAROAK 30, 20:00etatik aurrera eta frontoitik hasita, bertso-poteo musikatua Onintza Enbeita eta Fredi Paia bertsolariekin, Oxabi erromeria taldea lagun.

ABENDUAK 1, izen handiko antzezlana ikusgai Kurtzion, 20:30ean. Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktoreen eskutik  'Bodologuak' antzezlana. (sarrera 3 euro).

ABENDUAK 2, Umeentzako ikuskizuna Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan La Baldufa taldearen eskutik, 'Cirque Dejavu' . Sarrera umeentzat 3 euro, eta nagusientzat 5.

ABENDUAK 3, 17:00etan, Kurtzio Kultur Etxea Eguzkilore brotxeak eta lauburu lepokoak egiteko tailerra. Eta aste honi amaiera emateko 'Nortasunaren bila' antzezlan familiarra Kurtzion, 19:30ean. Sarrera doan.

Honez gain, gogoan izan Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak "Euskaraz bizi nahi dugu" lelopean manifestazioa antolatu duela Donostian abenduaren 1ean.

Bisitak: 1176
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu