Udaletxeko Plazan euskarak dantza egin zuen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 21 Azaroa 2009 Argitaratua: Larunbata, 21 Azaroa 2009

Azaroaren 20an, barikuan, Aitxu! euskara taldeak antolatu zuen erromeria arrakastatsua izan zen. Jende asko hurbildu zen, nagusiak, gazteak eta umeak. Trikitilari gazteek lagundurik, Meñakoz elkartearen dantzariek erromeria gidatu zuten eta jende asko dantzaldi bat edo beste egitera animatu zen. Denetarik egon zen, pintxoak eta sagardo freskoa barne.

Aitxu! taldeak euskara esparru ezberdinetan erabiltzeko aukerak sortu nahi ditu. Erromeriarekin ere lortu zuten nahiz eta hurrengorako euskara gehiago entzutea espero duten. Hona hemen erromeriaren laburpen bat.

{youtube}slaZVHIF40w{/youtube}

Bisitak: 4717
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu