Sopelako tabernetan eta dendetan euskaraz bizi gaitezke

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 10 Urtarrila 2012 Argitaratua: Asteartea, 10 Urtarrila 2012
Sopelan euskaraz atseginez

Duela urte eta erdi Sopelan euskararen normalizazioa lortzeko urrats arrakastatsua eman zuten. Orain bide horretan sakondu nahian Sopelako tabernari eta dendari euskaldunen bloga aurkeztu dute. Aitxu! euskara taldeak bultzatutako ekimen honekin Sopelako Udalak eta Mankomunitateko euskara zerbitzuak bat egin dute eta elkarrekin lanari ekin diote.

Hasierako aurkezpenean herriko talde politiko gehienak, elkarte kulturalak, kirolariak, tabernariak, dendariak eta auzokide ezagunak egon ziren euskararen aldeko atxikimendu anitza erakutsiz. Kanpaina honen lehenengo urratsa oso arrakastatsua izan zen eta tabernari zein dendari ugari "hemen Euskaraz atseginez" logoa haien negozioetan ipini zuten. Gaur aurkeztu duten blogarekin bide horretan sakondu nahi dute.

Argi dago hau ez dela azken urratsa izango eta beraz orain guztioi tokatzen zaigu auzokide hauek euskaraz bizitzeko eskaintzen diguten aukera probestea. Euskaraz egiteaz gain herriko dendak eta tabernak indartuko ditugu. Beraz aukera bikaina gure eskura!

Bisitak: 2641
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu